Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:50 am,
temperature icon 11°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

#BILBAO · Dantzertik ateak irekiko dizkie musika eta dantza tradizionalari, AIKO Taldearen eskutik

Mugalari

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, Dantzertik irekiko dizkie ateak musika eta dantza tradizionalari. Dantzerti eta AIKO Taldea elkartu egin dira, bi ikastaro berri interesgarri eskaintzeko: `Musika (dantzarientzat)´ eta `Dantza (musikarientzat)´ aurtengo urritik 2017ko ekainera bitarteko ostiral guztietan, Bilboko Dantzertiren egoitzan (Sarriko).

AIKO TALDEA

Sabin Bikandi. · ARGAZkia · Iñaki Andrés

Ekimen pedagogiko horren helburua musika eta dantza txanpon beraren bi aldeak ziren antzinako izpiritu hura berreskuratzea da, musikari gehienek dantzan zekitelako eta dantza maisuek musika zekitelako. AIKOk hauteman duenez, gaur egun, espezializazioaren izenean, beharbada, musikariek dantzari buruz gutxi dakite, eta dantza maisuei gauza bera gertatzen zaie musikarekin. Musika eta dantza elkarri lotuta joatearen garrantziaz jabetuta, Dantzertik bi ikastaro berritzaile horiek antolatu ditu. Aste honetan bertan aurkeztuko dira Bizkaian eta Araban egingo diren saio praktikoetan, eta datorren astean Gipuzkoan. Ikastaro horiek, Dantzertik Euskal Dantzarekin duen erlazioa, iazko ikasturtean Euskal Dantzarien Biltzarrarekin izandako lankidetzan hasitakoa, sakonduko dute. Aurten hori indatu egingo da, sustrai tradizionala duen euskal dantzan espezialista diren irakasleekin, eta horretarako zerrendak zabaldu dira.

Urritik ekainera Dantzertin, ostiral guztietan
Dantzertiko irakasleei eta ikasleei zabalik egoteaz gain, ikastaroa gai horretan interesatuta dauden profesional guztiei ere zabalik dago, dantza irakasle eta maisuei, koreografoei, dantzariei eta dantza profesional eta zaleei orokorrean, alde batetik; eta bestetik, musika irakasleei, abesbatza eta musika orkestra edo banda zuzendariei, musika irakaskuntza eta pedagogia adituei eta musikariei orokorrean. Ikastaroak, musikariei eta dantzariei zuzendutako saio praktikoetan aurkeztuko dira, datorren ostiralean, urriaren 14an, Bilbon (Dantzerti 15:00etatik 16:00etara) eta Gasteizen (Musika Etxea 19:00etatik 20.00etara) eta urriaren 21ean Errenterian (Musika Eskola 19:00etatik 20.00etara). Ikastaroa urritik ekainera eskainiko da, ostiral guztietan (15:30etik 17:00etara Dantza musikarientzat eta 17:00etatik 19:00etara Musika dantzarientzat) Dantzertiren egoitzan. Urriaren 28an hasiko da.

Sabin Bikandi musikari eta dantza maisua, AIKO Taldeko kide sortzailea eta María José López musika irakaslea izango dira ikastaroak emango dituztenak. Euren helburua, musikak eta dantzak mendeetan zehar izan duten ezinbesteko lotura berreskuratzea da. Kultura gehienetan, gizakiak, musika entzutean, gorputza mugitzeko joera izan du, hau da, dantzan egiteko joera. Musikak elkarrekintza eragin du, elkarren artean komunikatzeko eta sozializatzeko lehen mailako bidea izan da, kantuaren eta dantzaren bitartez. Gaur egun ezagutzen eta ulertzen dugun formatua, agertokian gertatzen dena entzutera eta ikustera mugatzen diren ikus-entzuleei zuzendutako musika eta dantza ikuskizuna, duela denbora gutxi sortutakoa da. «Gaur egun, oraindik ere, gure nagusiak harritu egiten dira ikus-entzuleek bals bat, mazurka bat edo polka bat antzerki areto batean edo plazan eserita jarraitzen dutela ikustean. Mende luzez, musika eta dantza eskutik helduta joan dira eta, horregatik, agian, ohikoa zen dantza maisuak musikari izatea eta musikariek dantzaz ere jakitea”.

Hori dela eta, ‘musikariak gure dantzarako ofizioa berreskuratzeko lehen urratsa ematera gonbidatu nahi ditugu, “dantza eginez” jotzera, mugimendua entzuten ikastera; eta dantza maisuak euren gorputzen mugimendua espazio-denbora lerro horretan nola jarri eta antolatu ulertzera, erritmoaren bitartez, dantzatzen duten horri koherentzia emateko’.

BANNER Olajauregi BODAS

IKASTAROETAKO IRAKASLEAK
Sabin Bikandi Belandia (Galdakao 1965)
Filosofian Doktorea Londreseko unibertsitatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Goi mailako musika irakaslea Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria lortuz eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbara Musikako Ohorezko Aipamena. Hainbat talde eta erakundetan aritu da 1980. urtetik irakasle edo/ta jotzaile moduan, tartean Musikeneko tradiziozko dantza irakasle moduan ere. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. 2015. urtean ikuskizun baterako musika konposiziorik onenaren Max saria irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Aiko taldeko kidea.

Maria Jose Lopez Ugarte (Bilbo 1966)
Goi mailako musika armonia, konposaketa eta musika irakaslea. Erdi mailako piano eta txistu musika irakaslea. «Willems» irakasbidean diplomatua Lyoneko eskolan. Txistulari eta piano jole moduan aritu da hainbat taldetan. Azken urteetan, eta bere irakasle formazio zabala osatze aldera, Patxi Labordarekin dantzan ikasi du BilbaoMusikan. 1985 geroztik, musika irakasle moduan lan egin du Bizkaiko musika eskola ezberdinetan. Gaur egun, Bilboko Udal Musika Eskolako piano eta musika irakaslea da.

Aurtengo urtea AIKO Taldearen 10. urteurren ospakizunek markatu dute. Taldearen ezaugarri berezia, dantza tradizionala erakusteko, ikasteko, baloratzeko eta gozatzeko estilo berria da. Hamarkada honetan, 4.000 pertsona inguruk parte hartu dute taldeak Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean antolatu dituen ehunka ikastaro, tailer, erromeria eta emanalditan. Horrez gain, 2016. urtean azpimarragarria da bi proiektu handi ekoiztu direla: ‘Jotamentala’, Euskal Herriko hainbat aretotan ikusi ahal izan den dokumentalaren estreinaldia; eta AIKO Taldeko musikariak eta dantza maisuak Euskal Herriko Musika Banda hoberenekin elkartzen dituen ikuskizun berria.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu