Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:10 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

MANGAMORE · Japoniako kultura eta manganimearen jaialdia urriaren 7tik 9ra izango da Amorebieta-Etxanon

 

Mangamore 2016 folleto-2Mugalari

Japoniako kultura aurten ere Amorebieta-Etxanora etorriko da Mangamoreren hamargarren edizioa dela-eta.  Urriaren 7tik 9ra jaialdian ehun jarduera baino gehiago egongo dira: tailerrak, musika emanaldiak, lehiaketak, bideo-jokoak, familientzat jarduerak, etab.  

Kontzertuak

Dragon Ball edo Heidi bezalako telesail ezagunen abestiak entzungai egongo dira Zornotza Aretoan urriaren 7an Areatzako bandak eskainiko duen kontzertuan.   Aukera honetarako bereziki prestatutako errepertorioa, bertaratu guztiek gozatzeko aukera izango dutena arratsaldeko zortzietan.

Ostiralean Ruki Chanen kontzertu bat ere egongo da. Valentziako abeslari honek arrakasta handia du Japonian eta Mangamorera dator bigarrenez. Kamui samurái taldearen ikuskizun bat ere egongo da, Tetsuro Shimaguchik zuzendua, Kill Bill vol1 film ospetsuko koreografoa, Mika kobayashi animeen abeslariarekin batera 19:45ean, berriro ere ikusteko aukera egongo delarik 20:00etan.  Larunbatean Yoshi Hioki ipuin kontalariarekin hasiko da eguna, txikientzat zein nagusientzat izango den ikuskizun batekin 12:00etan eta 13:00etatik aurrera Zubiaur Bandek kaleak girotuko ditu. Arratsaldean Yoshie Sakairen txanda izango da, Koto kontzertu bat eskainiko duelarik eta, nola ez, Cosplayren erakusketa tradizionala, larunbatean zein igandean ikusi ahal izango dena.  Larunbat gaua Momochi Minami Dj japoniarrak girotuko du bere musikarekin Zelaieta parkean, bere maskarengatik ezaguna. Hiru egun hauetan Spicy Ramen bezalako dantza-taldeetaz gozatu ahal izango da eta Kataluiniako White Noise taldearen kontzertuaz.

Aisialdi elektronikoa

Aisialdi elektronikoari dagokionez, Mangamorera datozenek 80 eta 90. hamarkadako jokoez gozatu ahal izango dute jolas-areto retro batean. Bertan gurasoak beraien seme-alabekin jolastu ahal izango dira gaztaroan egiten zuten bezala.  Gainera, dantza egiteko makinetan dantzan egin ahal izango dute (jardunaldi hauetan klasiko bat bihurtu dena) eta baita aisialdi elektronikoko aukera modernoagoez gozatu ere, esaterako HTC VIVE, errealitate birtualeko gailu bat.  Nola ez, hiru egunetan Play Station gunean jolastu ahal izango da.

20161004_113726sak

Horrelako ezaugarriak dituen ekitaldi batean ezin dira falta Pokémon Go! bezalako jokoak. Hau larunbatean izango da.  Jokalariek hainbat ordutan herriko hainbat pokegeralekutan “amua” izango dute. Cosplay lehiaketa tradizionaletan jolasteko aukera ere egongo da larunbatean 18:00etan eta karaokean igandean 17:00etan.

Etxeko txikienak Japoniako jolas tradizionaletara jolastu ahal izango dira horretarako prestatutako ludoketan baina beti ere nagusi batekin joan beharko dira. Egurrezko jolasak ere egongo dira eta Ureshirekin (jaialdiko maskotarekin) photocall bat, urtez urte arrakasta handia duena. Bigarren urtez jarraian Umore Horiko gune bat egongo da, Japoniako programa mitikoan egin ohi diren proben antzekoak izango dituelarik, publikoak zein parte-hartzaileek ederto pasatzeko aukera izango dute.

Larunbatean tren bat ibiliko da herrian zehar eta Larreako futbol zelaian egingo den Quidditch lehiaketara hurbilduko du jendea egun guztian.  Karatea bezalako beste kirol batzuk ere egongo dira Mangamoren Amorebieta-Etxanoko Ukabidea taldeari esker. Hau igande goizean izango da.

Hitzaldiak eta erakusketak

Mangamoreko edizio honetan youtubersak egongo dira fan meeting bitan, larunbatean 11:30ean eta igandean 17:00etan. Folagor, milioi bat jarraitzaile baino gehiago dituena eta Sara Pecas, 400.000 jarraitzaile inguru dituena pozarren hartuko dituzte nerabeek. Folagorren katea Espainian Pokémonen lehenengo katea da. Pokémonen errege honek, horrela deitzen dio bere buruari, Folagorrek, komunitate oso bat batzea lortu du helburu bakarrarekin: Pokémon liga irabaztea.

Horrela, Mangamoreko auditoriotik Kosuke Nakamori bezalako pertsonak pasatuko dira, Japoniako Gobernuko Turismo Agentziako ordezkaria, Japoniako turismoari buruzko hitzaldi bat emango duelarik. Bertara hurbiltzeko interesa duten guztientzat aukera paregabea da zalantzak argitzeko. Hainbat ilustratzaile ere izango dira, modu praktikoan manga marrazkiei buruzko sekretuak edo kawaii digitalari buruzkoak modu praktikoan azalduko dituztelarik.

Japonian egiten diren tatuajeei buruzko hitzaldi bat egingo da eta baita panel talk bat jaialdiko edizio honetako gonbidatu batzuekin. Mangamorek gainera Fukushiman inspiratutako pintura erakusketa bat izango du, istripua gertatu zenetik bost urte igaro direnean.  Era berean, Oculus rift betaurreko batzuekin ingurutik errealitate birtualeko paseo bat egiteko aukera egongo da.

Tailerrak

Gainera, tailerren gunean bertaratuek origami egiteko aukera izango dute, Japoniako papiroflexia teknika, ostiralean 19:00etan; Japoniako enkoadernazioa, amigurumi edo makilaia, igandean; Teru Teru tailerren Japoniako arrain tradizionala egitea edota bideo-joko bat sortzen parte hartzea larunbatean 19:00etan.

Japoniako gastronomia

Mangamore 2016k bere merkataritza gunea handitu du, hamabost saltoki baino gehiago egongo direlarik. Bertan bisitariek mota guztietako produktuak eskuratu ahal izango dituzte eta gogoko dituzten telesailen merchandisinga eskura izango dute.  Bisitariek Japoniako platerrez gozatzeko aukera izango dute, bai beraiek eginez edota dastatuz. Dango tailer bat egongo da larunbatean 12:00etan eta Sushi tailer bat igandean 12:00etan.  Janaria dastatzea nahiago dutenek, larunbatean 17.00etan Sushi kata batera joateko aukera izango dute edota Japoniako inspirazioa duten pintxo batzuk jateko aukera egongo da larunbatean Luis Urrengoetxea kalean.

Zinea

Sol Naciente webseriea larunbaten aurkeztuko da 12:00etan Zornotza Aretoan. Igandean 13:00etan kalitate handikoa den eta kritika ezin hobeak jaso dituen filma ikusi ahal izango da: “El niño y la bestia”. Hau baino lehen, 12:00etan Mangamorek finantzatutako “Kendo” film laburra ere ikusi ahal izango da.

Mangamore Amorebieta-Etxanoko hainbat gunetan bizirik egongo da. Programatutako jarduerez gain, herriko plazetan saioak egongo dira eta baita kale animazioa ere.  Ureshi, jaialdiko maskota, herriko hainbat gunetan zehar ibiliko da eta nahi dutenek berarekin argazkiak egiteko aukera izango dute.

Informazio guztia ondoko web orrian dago: www.mangamore.net

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu