ESTREINALDIA GAUR ARRIOLAN · ‘Fakiu’ antzezlanak eguneroko biolentziaren gaia tratatzen du modu ezberdinetan
Mugalari
‘Fakiu’ antzezlanak eguneroko biolentziaren gaia tratatzen du modu ezberdinetan, publikoaren eskuetan utziz antzezlanaren bukaera. Gaur, Elorrioko Arriola Kultur Aretoan izango da estreinaldia, 22.00etan.
Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra… eta zelan ez… biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizirauten dugu Historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiekin partekatzen ditugun tresnak.
Bata edo bestea sentitzeko egoera jakin (edo batzuetan ezjakin) batzuk gertatu behar dira eta orduan beharrizanen ekaitzak lehertzen du. Ezin izango genuke bizi haietariko bat kentzen badigute, ez ginateke bete-beteak izango. Baina Ez! Biolentzia ez! Gizakiok ezin dugu erabili biolentzia!
· Bizirauteko · Eta egia da, arrazoirik gabeko biolentzia ezin da erabili,… baina arrazoia dagoenean, eta batez be, beste biderik ez dagoenean? Zer egin genezake bizirauteko?
Antzezlan honetan hiru pertsonaia aurkezten dira, forma eta modu askotara:
Sistema.
Sistema aplikatzen duena.
Sistema pairatzen duena.
Galderak dira, besterik ez… erantzunak publikoaren esku daude.
Egilea: Fredi Paia
Zuzendaria: Iñaki Ziarrusta
Antzezleak: Belen Cruz, Gabriel Ocina, Sandra Fdz. Agirre
Eszenografia: ATX Teatroa
Soinu espazioa: Edu Zallo
Musika: Zarzaparrila
Argazkiak: Ainhoa Resano
Bideoa: Marmitako produktions
16 urtetik gorakoentzat
Zure publizitatea Mugalarin ikusten da
Errebonbiloak
Elorrioko Udala