Abadiñoko Udalak berriro jarri du martxan ‘Abadiño Sex’ zerbitzu interesgarria
Mugalari
Sexualitate eta berdintasun arloko aditu talde bat berriro hasi da eskaintzen Pino plazako lokalean gazte eta nerabeei sexualitate eta harremanen gaineko informazioa emateko “Abadiño Sex” udal zerbitzua, Bardintasun arloko zinegotzi Yanire Morenok esan duenez. Udalak sexu aholkularitza eta heziketa emateko eta indarkeria matxista prebenitzeko abiatua duen egitarauaren barruan sartzen da ekimen hori.
Pino Plazako lokalean aditu talde batek informazioa emango du eta zalantzak argituko ditu astelehenero, 17:00etatik 19:00etara. Gazte eta nerabeei zuzendutako zerbitzua izanagatik, berdin jo dezakete bertara gurasoek, irakasleek eta hezitzaileek. Zentroan sexualitate eta giza-harremanen inguruko gaiak eztabaidatu eta tailerrak eta bideo-forumak antolatuko dira, beti ere sexualitateari buruzko mitoak errausteko eta berdintasuneko baloreak zabaltzeko.
Udala orobat hasi da lanean ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoekin, sexualitateari buruzko uste okerrak argitzeko eta aurreiritziak ezabatzeko.
Zerbitzua ematen duten adituek aholkulzaritza ematen dute baita ere emailez eta sare sozialen bidez helbide hauetan: sexuaholkularitza@abadiano.org, @abadiñosex (twitter), abadiñosex (Facebook).
Publizitatea
Zatoz Iurretako jaietara!