KANTULAGUN 2016 · Ikasturte berriko aurkezpena ostegunean egingo dute Plateruenan
I. Ellakuriaga
Kantatzea gustoko dutenen topagunea da Kantulagun. Hilero Plateruena Kafe Antzokian batu eta betiko euskal kantuei langun giroan kantatzen dituzte.
Aurreko urteetako arrakastari eutsiz, ostegunean, irailaren 29an, ikasturte berria hasiko dute. Arratsaldeko 8etan ipini dute hitzordua eta lehen saiorako sei kantu aukeratu dituzte: “Anttoni eta Antton”, “Galerianoren kantua”, “Ituringo arotza”, “Kupela”, “Loreak udan ihintza bezala” eta “Zaindu maite duzun hori”.
Eta gogoratu!