Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
10:47 am,
temperature icon 11°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

MENDI MARTXA · Iurreta ezagutzeko bi ibilbide proposatzen ditu Zaldaik aurtengo edizioan

I. Ellakuriaga

San Migel jaien egitarauan barruan, zazpigarrenez antolatuko du Iurretako Zalddai Mendi Taldeak mendi martxa. Irailaren 24an izango da eta aukeran bi ibilbide izango dira.

MARTXA

14 kilometroko ibilbide laburra eta zailtasunik gabekoa eta 23,3 kilometroko martxa luzea izango ditu mendizaleak aukeran. Lehenengoa, gaztetxoenentzat edo ibilbide luzeak egitera ohituta ez daudenentzat pentsatuta prestatu dute. Bigarrenerako, mendian ibiltzen ohituta egotea gomendatzen dute antolatzaileek. Aramotz inguruetatik joango den ibilbidean, Leungane eta Artatzagane mendia igoko dituzte.

Izena ematea dagoeneko zabalik dago. 8 eurotan irailaren 22ra arte egongo da inskripzioa zabalik. Egunean bertan ere izena eman ahal izango da proba hasi baino ordubete lehenago, baina 10 euro ordaindu beharko dira. 14 urtetik beherakoen kasuan,  izen ematea doan izango da eta egunean behar egingo dute. Izena emateako  www.kirolprobak.com webgunera jo behar da.

Mendi martxa goizeko 8:30ean hasiko da eta Iurretako plaza izango du abiapuntu. www.zaldai.eus webgunean jasota daude mendi martxari buruzko xehetasun guztiak.

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

Bozkatu EH Bildu

BANNER ehbildu MUGALARI

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu