Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:38 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Artaldearen mugimenduak matematikoki ikertuko dituzte Artzai Txakur Txapelketan

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

Irailaren 17an Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da Axpen (Atxodo), Anbotoren magalean. Herrialdekako txapelketak amaituta, iazko txapeldunarekin batera, herrialde bakoitzeko bi onenak sailkatu dira.

Egun berezia izango da: aurreko edizioetako txapeldunek parte hartuko dute ekitaldian, Gerediaga Elkarteak emango dien oroigarri-oparia jasotzen.

Jaia girotzeko, Durangaldeko Idiazabal gazta ekoizleen azoka egongo da, ardi arraza ezberdinak ezagutzeko erakusketa txikia atonduko da eta gaztetxoenei begira, txapa tailerra eta txirristan ibiltzeko “Latxine” ardi erraldoia ipiniko dute Axpeko plazan.  Txapelketarako sarrera 4 eurotan salduko da eta ostean gazta eta ardoa doan dastatzeko aukera izango dute bisitariek.

ArdiJaia_aurkezpen

ARGAZKIA · Gerediaga Elkartea

Unibertsitate ikerketa

Gainera, txapelketan parte hartzen duten ardi eta txakurren  mugimenduak grabatu eta ikerketa baterako erabiliko dira. Tolosako (Frantzia) Paul Sabatier unibertsitateko Animalien Ezagutzarako Ikerketa Zentruko (CRCA) ikertzaile talde batek  bospasei kamara jarriko ditu 50. Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa iruditan jasotezeko. Irudi horiek, gero,  “Animalien jokabidearen modelizazio matematikoa” ikerketan sakontzeko baliogarri izango zaizkie.

Ramon Escobedo matematikari bizkaiatarra ikerketa talde zabal horretako kidea da eta artaldeetan ardiek duten jokabidetik ereduak zehazten lan egiten dute. Taldeaan daudenean, ardiek barruko eta kanpoko estimulo ezberdinei erantzunez jokatkzen dute eta horrek eragina dauka artaldean, itxuran zein mugimenduen noranzkoan. Matematikoki aztertzen den ereduari esker, artalde barruan informazio hori zelan transmititzen den ezagutzea eta honek artaldearen jokabidean zelan eragiten duen jakitea bilatzen du ikerketak.

IMG_20160908_105248

Ramon Escobedo. · ARGAZKIA · Gerediaga

Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa informazio eta datu iturri garrantzitsua da ikerketarako. Ia naturalak diren baldintzatan ardiek zelan erantzuten duten ikusteko baliogarria da, noiz erantzuten dieten naturalak ere badiran kanpoko estimuluei, artzai txakurrarenak.

· Material baliotsua · Txapelketako grabazioek oinarrizko ikerketarako material baliotsua izango da. Irudi horietatik abiatuta, eta banako (ardi eta txakur) bakoitzaren ibilbidea jarraitzea ahalbidetzen duen softwarea erabiliz, txakurren eta ardien kokapena eta abiadurari buruzko neurketa zehatzak egitea da helburu.

Horri esker datu ezberdinak lortu daitezke, esaterako: zein distantziatara dagoen txakurra ardiak mugitzen hasten direnean, ze ardi den lehena mugitzen, zelan pasatzen dien informazioa beste ardiei eta zelan mantentzen den batuta artaldea. Berdintsu, txakur bakoitza artaldetik gertu dagoenean ze distantziatara egoten den ere neurtuko da, zein den txakurraren erantzuna artzaiaren aginduetara, zenbat agindu egin ditzakeen eta zenbat denboran, eta zenbateko zehaztasuna lortzen duen.

Ikerketa poriektu hau Horizon H2020 Egitasmo europearraren barruan “Marie Curie” izeneko ekintzako bat da, eta beste bost erakundetako ikerlarien partehartzea dauka: Massachussets-en (AEB) Hampshire College-ko Animalien Ezagutzarako Departamentua, Madrileko Unibertsitatea, BCAM Matematika Aplikatuen Euskal Herriko Zentrua, Neiker-Tecnalia Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Institutua, eta AEPA Euskadiko Laguntza Txakurren Elkartea.

Zure publizitatea Mugalarin

Berrizko Udala

BANNER BERRIZ 11 S

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu