Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:14 am,
temperature icon 10°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

Iurretak eta Amorebietak Bernan zubi berri bat eraikitzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute

Mugalari

  • Udalerri biek onartu dute Udal Osoko Bilkuran eta alkateek sinatu egin dute hitzarmen hau
  • Konpontze lanen aurrekontua 200.000 eurokoa izango da

Iurretako Udalak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute, udalerri biak lotzen dituen Fauste auzorako sarbidea den “Bernako zubia eraikitzeko proiektua» izenekoaren lanak gauzatzeko.

puente berna

Zubi hau egoera txarrean dago, batez ere urte hasieran egon ziren euriteengaitik eta Iurretako baserrien eta Amorebieta-Etxanoko instalazioen sarbidea denez udalerri biek sarrera hau konpontzea erabaki dute. Iurretako alkatea den Iñaki Totorikaguenak azaldu duenez “lanak hasteko lehenengo pausua proiektua idaztea eta udalerri bien arteko hitzarmenaren onarpena izan da. Hitzarmena sinatu ondoren URA eta Foru aldundiko ingurugiro saileko baimenei itxaron behar dugu”. Baimen hauek lortu ostean esleipena egingo da eta obrarekin hasi daiteke, hasiera urte hau bukatu baino aurretik izatea aurreikusten da.

IMG_1775

Bestalde Andoni Agirrebeitiak, Amorebieta-Etxanoko alkateak adierazi du udalerri bien arteko lankidetzaren garrantzia “hitzarmen honekin berriro ere argi geratzen da auzokideen zerbitzuak hobetzeko eta errazteko ezinbestekoa dela Iurreta eta Amorebieta-Etxanoren arteko lankidetza”.

Obren aurrekontua 200000 eurokoa da eta udaletxe bakoitzak %50a ordainduko du. Honetaz gain Bizkaiko Foru Aldundiko dirulaguntza ere izango du.

Zure publizitatea Mugalarin

Berrizko Udala

Frankismoaren biktimei gorazarrea

BANNER BERRIZ 11 S

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu