IZURTZA JAIETAN · Elkartasunez betetako oroitzapenerako jaia ospatu dute izurtzarrek
Izaskun Ellakuriaga
Izurtzak jaietako lehen asteburua ospatu du. Santa Agedan batu ziren atzo herritarrak ohiturazko bazkari bueltan. Meza, bertsolariak, bakarrizketak… eta gauez Lotxo taldearekin dantzak izan ziren egitarauko ekintza nagusiak.
Aurten, Santa Agedako txosnan batutakoa elkartasun ekintza izan du oinarri. Durangadeko Angelman sindromea dutenen elkartekoeri bideratuko zaie batutakoa. Bigarren asteburuan frontoiko ospakizunetan batutakoa ere helburu berdinerako izango da.
Iker Ballarinek ataratako argazkiek erakusten dute izurtzar askok esandakoa: “Gogoratzeko eguna” izan zela atzokoa.
Etiquetas: Izurtza, Izurtzako Jaiak