Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:20 am,
temperature icon 10°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

‘Gernika’ filmaren estreinaldia Bilbon

Mugalari

Gernika Bilbon da berriz ere. 2015eko maiatzean eta ekainean Bizkaiko hiriburuan eta lurraldeko toki ezberdinetan egindako filmaketa gogorra eta gero, foru-hiribilduaren bonbardaketa kontatzen duen filma Bilbon izango da berriz ere aurrestreinaldirako. Asteazkenean, hilaren 7an, 20:30ean Guggenheim Bilbao Museoan izango da  aurrestreinaldia.

Gernika

Bertan egongo dira filmaren protagonistak -María Valverde, James d’Arcy eta Bárbara Goenaga-, baita Koldo Serra zuzendaria ere. Gainera, talde artistiko eta teknikoko ordezkari ugari ere egongo dira.  Ekitaldian erakundeetako ordezkari asko egongo dira; ordezkari garrantzitsuena Iñigo Urkullu lehendakaria izango da, eta harekin batera egongo dira baita ere Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea.

Koldo Serra bilbotarrak zuzentzen duen bigarren film luzea da Gernika, eta ekoizpen benetan handia da; drama erromantiko eta emozional bat kontatzen da bertan, baina atzean Euskadiko historiaren gertakari tragikoenetariko bat du, 1937.urtean foru-hiribilduan gertatutako bonbardaketa, hain zuzen ere. Filma grabatzean bi milioi euroko eragina sortu da Euskadi osoan; aurre ekoizpen eta grabaketa faseetan zehar 750 enplegu sortu ziren eta sektore oso ezberdinetako Bizkaiko enpresak kontratatu zituzten. Filmaren eszenak Bizkaiko hainbat lekutan filmatu ziren, besteak beste, Bilbon, Gernikan, Gaztelugatxeko Donianen, Diman, Lekeition eta Barakaldon. Bizkaitik kanpo, Araba eta Gipuzkoako zenbait eremutan ere filmatu dute.

· Bilbao Bizkaia Film Commission erakundearen laguntzarekin egindako filmaketa · Gernika Euskadin filmatzeak eta aurrestreinaldia Bilbon izateak Bilbao Bizkaia Film Commission erakundeak egindako lanari babes handia ematen dio; ekimena Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dute lurraldean mota guztietako ikus-entzunezko proiektuak bultzatzeko, tokiko ikus-entzunezko sektoreak filmaketan lan egitea sustatzeko eta sorkuntza-industriaren barnean dauden mota honetako lanak garatu ahal izateko.

Bilbao Bizkaia Film Commission erakundeak egindako lanen artean arrakasta handia lortu duen lana da Gernika, filma grabatzean eta ekoiztean 250 enpresek parte hartu zutelako eta inbertsioa bi milioi euroko zenbatekora iritsi zelako Euskadin. Filmari esker, gainera, 125 enplegu sortu ziren zuzenean eta 625 zeharka. Horrez gain, 900 figurantek ere parte hartu zuten filmaketan.

· Prentsaurrekoa protagonistekin · Gernikaren protagonista guztiak -María Valverde, James d’Arcy eta Bárbara Goenaga- eta Koldo Serra zuzendaria komunikabideekin bilduko dira Guggenheim Bilbao Museoan asteazkenean, hilaren 7an, 11:00etatik aurrera egingo den prentsaurrekoan.

BANNER Olajauregi BODAS

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu