Larunbata,
2024ko Ekainak22

MugaKultura

loader-image
Durango
3:59 am,
temperature icon 16°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

MULTINAZIONALEN KONTRA · Abadiñoko gazte talde batek jateko arinen kate baten kontrako ekintza egin du

Mugalari

Atzo Matienako gazte batzuk multinazionalen aurkako ekintza bat burutu zuten Abadiñon, janari azkarra saltzen duen Burger King katearen publizitate panela pankarta batekin estaliz.

Ekimenarekin, prekarietatea lanpostu bilakatzen duten multinazionalak haien herrian ez dituztela nahi adierazi nahi dute («Burger King, McDonald’s eta Mercadona esaterako»), eta honekin batera, komertzio txikien aldeko apostua, tokiko ekonomiaren indartzea eta bertako produktuen kontsumoa aldarrikatzen dituzte.

«Azkenik, hemendik aurrera ere gure herriaren, Abadiñoren alde borrokan jarraitzeko prest gaudela argi utzi nahi diegu explotazioa oinarri duten kapitalista guztiei», adierazi dute.

‘Bai gazteok irakiten bagoaz, multinazionalak kanpora!’ da pankartaren leloa.

BAGOAZ

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu