Iurretako Udalak bigarren gune biosasungarria jarri du
Mugalari
Iurretako Udalak bigarren parke biosasungarria jarri du herrian Ertzillako zonaldean dagoenaren ostean. Instalazio berri hau Euskaldun Berria Parkean jarri da eta 5 tresna gehiago ditu, horrela orain arte bertan egon diren pedalei eragiteko dauden 4 tresnei gehitzen dira.
Orain dela urte bi jarri zen lehenengon parke biosasungarria Bazeta eta Arriandiren arteko bidegorriko erdigunean, eta bertan 11 tresna daude. Orain hirigunean jarri diren bost hauek gehitu behar dira, kasu honetan eskuragarriago eta iurretarrentzat hurbilago.
Iurretako alkatea den Iñaki Totorikaguenak adierazi duen bezala “urteak daramatzagu ohitura osasuntsuak sustatzen bidegorriak eta parke osungarriak sortuz eta mantenduz. Gune berri honekin Ertzillaraino ezin duenari joan ohitura osasuntsu horiek izatea tresna hauen bitartez ariketak eginez ahalbidetzen diegu”.
Aurrekontua 6.000 eurokoa izan da.
ELORRIOKO UDALA
Zatoz Musikairera!
Etiquetas: Iurreta