Asteazkena,
2024ko Maiatzak01

MugaKultura

loader-image
Durango
12:41 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

GUTUNA · Atxarteko harrobien inguruko EH Bilduren oharra

EH BILDU LOGO

Testua · EH Bildu Abadiño

Ekainaren bukaera aldera Atxarteko harrobietan izandako hondakin toxikoen isurketa dela eta, Abadiñoko eta Eusko Jaurlaritzako EH Bilduko kideok arazo honi eta orohar ingurune honen behin betiko lehengoratzeari begira, hainbat pausu eman ditugu.

Eusko Jaurlaritzako ekonomiaren garapen eta lehiakortasunaren sailburu den Arantza Tapiari galdetu genion, laburbilduz, zein den harrobien lehengoratzearen arduraduna eta Eusko Jaurlaritzak ba ote duen aurreikusita honen parte aktibo izaterik.

Erantzun guztiek norabide bakar batean eramaten gaituzte, soilik Abadiñoko udaletxea dela lehengoratze horren arduraduna, eta beraz berari dagokiola egin beharreko kudeaketa guztia aurrera eramatea. Egoera hau ematen da, behin ustiapena bukatuta Abadiñoko udalak ez zuelako harrobi hauek ustiatzeko hitzarmenean lehengoratzeko derrigortasunik ezarri.

Egoeraren gordintasunak erakusten digu 20 urte baino gehiago pasata, Abadiñoko udaletxeak ez duela ezer egin, urte guzti hauetan gobernuan egon diren EAJ eta AI izanik honen erantzule bakarrak.

Gure ustez, alderdi hauek biek arduragabekeriz jokatu dute, arazoari aurre egin ordez eta iniziatiba hartu beharrean, beste enpresa batzuek dituzten beharrizanei egokitutako eskaintzen zain geratuz.  Testuinguru honetan kokatzen dugu ADIF enpresak abadiñoko udaletxeari eginiko proposamena, non lehengoratze bezala saltzen zuen zabortegi bat izango zena eta udaletxearen gehiengoak begi onez ikusi ez zuena. Beraz zain egon beharrean, beste irtenbide batzuk lantzea ezinbestekoa ikusten dugu.

Egoera honen aurrean gure ezinegona adierazi nahi dugu eta ingurune honi behin betiko irtenbidea emateko pausuak ematea exijitzen diogu gobernu taldeari, horretarako ondorengo proposamenak kontuan hartuz:

  1. Dagozkion behin behineko neurriak hartzea, harrobietako azpiegiturek, materialek… eragin ditzakeen kalte pertsonal, natural eta abarrak ekiditeko.
  2. Udaletxeak harrobien lehengoratze proiektu bat diseinatzea.
  3. Proiektu hori garatzeko plangintza bat adostea eta egin behar horretara dirua bideratzea

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu