Astelehena,
2024ko Ekainak17

MugaKultura

loader-image
Durango
3:42 pm,
temperature icon 29°C
Humidity 27 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Hasi dira Eleizaldeko futbol zelaia aldatzeko obrak

Mugalari

 · Jokaleku berria abuztuaren erdialderako izango da prest

Inauguratu zenetik hamalau urte igaro ostean, Eleizalde futbol zelaiko soropila aldatuko du Elorrioko Udalak. Joan den astean hasi ziren obrak, eta abuztuaren erdialderako prest izatea aurreikusi dute udal ordezkariek. Lanen aurreikuspenak betetzen badira, zelai berria futbol taldeen aurre-denboraldirako prest egongo da.

IMG-20160717-WA0002

PHOTO · Elorrioko Udala

Urte guzti hauetan zelaiak izan duen erabilera altuaren ondorioz, zelaia egoera txarrean zegoen. Mota horretako zelaiek hamar urteko iraupena izaten dute batezbeste, eta Eleizaldekoak hamalau urte zituen. Gauzak horrela, zelai artifiziala higatuta zegoen eta euria egiten zuen egunetan ur-putzuak sortzen ziren hainbat eremutan, besteak beste.

Elorrio Iurretako

PHOTO · Mugalari

· Mantenurako protokoloa · Prozesua ahalik eta modu onenean burutzeko, udalak CD Elorrioren ekarpenak jaso nahi izan ditu. Ekarpen horiek zelai berriaren ezaugarriak zehazteko balio izan dute, hala nola, zelaia betetzeko materiala naturala izatea eta kautxoa bezalako elementuak ahalik eta gutxien erabiltzea.

Zelaia zaindu eta egoera onenean mantentzeko helburuarekin, Udalak mantenurako protokolo bat landuko du obrak burutzen dabilen enpresaren laguntzarekin. Protokolo horren ondorioz, aipatutako enpresak zelaiaren zaintze eta mantenu lanak egingo ditu datozen urteetan.

BANNER PINTURAS MARTIN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu