Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:30 am,
temperature icon 10°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

Berbaro Elkarteak Durangoko 84 komertzioren erakuslehioak aztertuta euskara “garesti” dagoela nabarmendu du

Testua · Izaskun Ellakuriaga

Argazkiak · Iban Gorriti

Merkealdian Durangoko komertzioetan euskararen erabilera zelangoa den aztertu du Berbaro Elkarteak. Eskaintza eta deskontuak adierazteko. Horretarako, herriko  alde zaharreko eta erdialdeko 84 dendetako erakuslehioei begiratu die. Ondorioa: merkealdien berri emateko kartelen %52 gaztelania hutsez daude.

Euskera comercio

Berbarok argitara eman duen idatzi laburrean, datuek “asteon bizitako beroak astintzeko moduko hotzikara” sortu diela nabarmendu dute eta merkealdian euskara “garesti” dagoela salatu nahi izan dute.

Euskara hutsean %9,5ek bakarrik jarri ditu merkealdiko kartelak, %38,1ek bi hizkuntzatan eta gaztelera hutsean %52,4k.

Comercio Dendak Bai IBAN GORRITI MUGALARI

Datuon aurrean Berbaro Elkartetik, erakusleihoetako mezu laburrak eta argiak izaten direla kontuan hartuta, galdera bi egin dituzte: Euskara garesti ote dago? Ala Durangon euskaraz bizi gura dugunok ez gara hain erosle onak izango ba?

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

‘Caribu’

Beherapenak

Matiena (Abadiño)

Caribu Banner 2

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu