Aholku kontseiluak babesa eman dio Abadiñoko Muruetako lurren birsailkapenari
Mugalari
Abadiñoko Hirigintzako Aholku Kontseiluak babesa eman dio Muruetako 31.973 metroko lur-arlo urbanizaezin bat erabilera komertzial eta tertziarioko hirilur bihurtzeko proposatu den Udal Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualari. Birsailkapena atzo onartu zen, behin alkatearen kalitatezko botoak baietzaren alde makurtu Aholku Batzordearen bozketa: lau batzordekidek alde bozkatu zuten, lauk aurka, eta boto baliogabe bat eta abstentzio bat egon ziren.
Abadiñoko hainbat elkarteren ordezkariak biltzen dituen Aholku Batzorde horrek bere oniritzia eman ondoren birsailkapenari, iraileko Osoko Batzarrak eman beharko dio hasierako onespena. Baldin Udalbatzak onespen hori ematen badio, Eusko Jaurlaritzak aldaketa puntuala onartu beharko du, eta gero Udalak behin-betiko onespena eman beharko dio.