Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:30 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 64 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea eskola publikoaren saneamendu sarea berriztatuko du

T.U.

· Obrak 150.000 euroko aurrekontua du

Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea eskola publikoko saneamendu sarea berriztatzeko lanak hasi ditu.

Obrak uztailean eta abuztuan burutuko dira eskolako opor sasoia aprobetxatuz eta hustuketa sarearen funtzionamendua hobetzeko eta haren mantentze-lanak errazteko balioko dute.

Horretarako, egungo sarea kenduko da, 40 urte dituena. Sare hau beheko solairuko forjaketaren azpiko kamara batetik doa, galeria eta putzu batzuk daudelarik. Saneamendu sare berriak euri uren sei kolektore izango ditu eta lau kolektore ur beltzetarako. Kolektoreak esekita joango dira eraikinaren behetik doazenean eta lurperatuta kanpoko aldetik doazenean.

20160629_120032

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu