Osteguna,
2024ko Azaroak14

MugaKultura

loader-image
Durango
3:44 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

DURANGALDEKO BEHARGINTZA · 74 enpresa jarri ziren abian Mankomunitateko aholkularitza zerbitzuari esker 2015. urtean

Mugalari

Datu baikorrak jasotzen dira Durangaldeko Behargintzaren 2015eko memorian: 74 enpresa eta 104 enplegu berri sortu ziren iaz.  Adin guztietako ekintzaileei aholkularitza eman arren, arreta berezia hartu zuen 16-19 urte arteko gazteei zuzendutako “Jar Zaitez Martxan” egitasmoak. 13 proiektu berriri aholkularitza eman zitzaien bere jarduera martxan jartzeko.

Behargintza Durango IBAN GORRITI

Behargintza. · PHOTO · I.G.

2015. urtean 158 ekintzaile joan zen Durangaldeko Behargintzara aholkularitza bila. Parekotasuna egon zen gizonezko eta emakumezkoen artean, eta joandako gehienak langabezian egon ziren. Urtetik urtera gorantza doa kontsulta egitera hurbiltzen diren ekintzaileen kopurua Behargintzako arduradunen esanetan. Batez ere, 25-35 urte arteko gazteak dira eta goi mailako zein lanbide heziketako ikasketak dituzte..

74 enpresa jarri ziren 2015ean abian eta, guztira, 104 enplegu eratu ziren. Enpresen %82 autonomo moduan ekin zuten beraien jarduera. Enpresa gehienak merkataritza arlokoak izan ziren eta horietako 25 pertsonei zuzendutako zerbitzuak eskeintzen dituzte.

· Ekintzaileeentzako bitaminak · Durangaldeko Behargintzak prestakuntza berezia ere eskaintzen die ekintzaileei. Guztira, antolatu diren lau prestakuntza-alditan, 55 ekintzailek eta zazpi enpresek parte hartu zuten 2015ean. “Ekintzaileeentzako bitaminak” izenarekin antolatu ziren jardunaldietan ere 36 lagunek eman zuten izena.

“Jar Zaitez Martxan” programak ere emaitza onak izan zituen iaz. Proiektuaren helburu nagusia da Durangaldeko udalerrietako 16-19 urte arteko gazteen gizarte-kalitatea eta itxaropen profesionalak hobetzea. Horretarako,  beren gizarte eta lan-gaitasunak maximizatu eta lana eskuratzeko zein  autoenplegurako aukeretan trebakuntza jasotzen dute. 2015ean, 13 proiekturi eskeini zitzaien aholkularitza bere jarduera martxan jartzeko,  25 enpresek prestakuntza jaso zuten beraien jarduera merkatuan finkatzeko eta  23 enpresek bazkideen Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko diru-laguntza jaso zuten.

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

Elorrioko Udala

Uztailak 16 · Para-cycling road world cup

Banner deporte PARACYCLING ELORRIO

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu