Asteartea,
2024ko Maiatzak21

MugaKultura

loader-image
Durango
6:54 am,
temperature icon 11°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Durangok harrera instituzionala egingo dio Michelle Allisoni, Kurdistango nazio-kongresuko emakumeen ordezkariari

Mugalari

Durangoko lau gaztek Siriako iparraldeko Kobanê hirira egindako bidaiaren ondoren, Michelle Allison, Kurdinstango Nazio-Kongresuko emakumeen ordezkaria, Durangora etorriko da eta Durangoko Udalak harrera instituzionala egingo dio ekainaren 30ean, eguerdiko 12:00etan udaletxean bertan.

Michelle Allison

Michelle Allison.

Ekitaldi horretan, Otxandioko, Elorrioko eta Gernikako alkateek ere parte hartuko dute. Ekitaldiaren helburua herri kurduari aitortza egitea izango da, eta Durango eta Kobanêren artean anaitasun hitzarmena sinatzeko pausoak ematen hastea ere bai.

Egunean zehar, Michelle Durangoko hainbat elkarteetako kideekin batuko da. Goizean, Gerediagarekin, Durango 1936 Kultur Elkartearekin, Aranzadirekin eta Berriz 1936 Gogoratzen elkartearekin batuko da. Arratsaldean berriz, Durangoko mugimendu feministako kideekin batzartuko da.

· Berbaldia San Agustin Kultur Gunean · Bisita amaitzeko, 19:00etan hitzaldia eskainiko du San Agustin Kultur Gunean. Berbaldian, Ekialde Hurbileko egungo egoera izango du hizpide, eta emakumeak egiten dabiltzan iraultzaren berri emango du. Azkenik, gogoratu beharra dago, ekainaren 27tik uztailaren 2ra, “ONGI ETORRI ROJAVA – KOBANÊ” erakusketa egongo dela ikusgai San Agustin Kultur Gunean.

Erakusketa Durangoko lau gaztek prestatu dute, pasa den martxoan Siriako Iparraldeko Federazioan eta Rojavan izandako esperientzia kontatzeko. Ekialde Hurbileko gatazkari buruz ikuspegi berri bat ematea da erakusketaren helburua. Gerraz haratago, paradigma berri bat sortu da, eta erakusketan horren berri eman nahi izan dute. Izan ere, gizarte eredu berri bat sortzen ari dira, parte hartzean, emakume eta gizonen arteko berdintasunean eta etnien arteko elkarbizitzan oinarrituta.

PLAN IGUALDAD BANNER DURANGO

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu