Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
10:54 am,
temperature icon 14°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 25 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Ixer aparkalekuaren ordutegi berria indarrean dago

Mugalari

Indarrean dago dagoeneko Ixer aparkalekuaren ordutegi berria. Hemendik aurrera, goizeko 7:00etatik arratsaldeko 18:00etara erabiliko da txandaka astelehenetik ostiralera bitartean, eta larunbatetan, berriz, goizeko 7:00etatik arratsaldeko 15:00etara. Ibilgailuak 3 orduz egon ahalko dira gehien jota bertan.

20160623_112251

Arratsaldeko 18:00etan hasi eta biharamun goizeko 7:00etara bitartean, baina, etengabe erabili ahalko da aparkalekua astelehen eta ostiral bitartean, bai eta igandeetan 15:00etan hasi eta astelehen goizeko 7:00ak arte.

Gogorarazten da bideko marren artean jarri behar dela ibilgailua matrikulen irakurketa egin eta barrerak igo daitezen, horixe delako ibilgailuen sarrerak eta irteerak kontrolatzeko sistema.

Aparkalekuaren erabilera debaldekoa da, baldin eta ordutegia eta arauak betetzen badira.

BANNER AMETX ZORNOTZA ARETOA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu