NOCTIS LABYRINTHUS · Proiektuaren amaiera ekitaldia Elorrioko Musikaire jaialdian egingo dute Txelu Angoitiak eta Jesus Mari Arruabarrenak Segun Lazkano gogoratuz
Izaskun Ellakuriaga
2013an hasi zuten literatura eta argazkiak uztartzen zituen proiektua hiru argazkilarik: Txelu Angoitia, Jesus Mari Arruabarrena eta Según Lazkano. Argazkilaritza eta literatura zaleak hirurak amankomunean zutena elkartu eta Noctis Labyrinthus sortu zuten. Elorrioko Casajara jauregia izan zen sorlekua eta hiru urteren ostean, leku berean, itxiko dute zirkuitua.
Musikaire jaialdiaren barruan, ostiral honetarako, ekainaren 24rako, gaueko 22:30ean, Casajara lorategian ekitaldi berezia antolatu dute Txelu Angoitiak eta Jesus Mari Arruabarrenak. Según Lazkano proiektuko hirugarren kidea ere gogoan izango dute, ibilbidean zehar egin duten antzera. Amaierako ekitaldi berezirako, bestetik, Fran Lasuen musikariaren laguntza izango dute.
Hiru urtek askorako eman dute: hiru argazki-liburu argitaratzea, erakusketak toki berezietan, argazki-proiekzioak, testu literarioen irakurketak eta sariren bat ere bai. Bakoitzak beretik bizitzaren ilunari begiratzeko modua erakutsi dute. Giro berezia sortzen dute euren emanaldietan eta ostiral honetan Casajara jauregiko lorategian egingo dutenak ere ez du epel inor utziko.
Info gehiago: www.noctisphoto.tk
Zure publizitatea Mugalarin ikusten da
San Agustin Kultur Gunea Durango
Uda Kalean Bizi 2016
Etiquetas: Elorrio, Musikaire, Noctis Labyrinthus