Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
8:01 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Kulturaz, aisialdiz, turismoz zein ohiturez beteta dator aurten uda Elorriora

Tasio Urtubia

Herriaren turismoa indartu nahian, udalak www.elorrioturismo.eus  webgunea aurkeztuko du ekaina bukatu aurretik.

20120902ELORRIOKO_JAIAK_026

Elorrio. · PHOTO · Elorrioko Udala

Elorrioko Udalak udarako aisialdi, turismo eta kultura eskaintza sendotzen dihardu urtez urte ‘Elorrioko Udak’ programaren baitan. Ekitaldi sorta horren barruan kokatzen dira, besteak beste, Musikaire musika jaialdia, bisita gidatu ezberdinak, autokarabana gune berriaren irekiera, Paracycling motako Munduko Txapelketaren lasterketa, azoka ezberdinak, edota Balentin Berrio Otxoa deunaren ospakizuna, hain zuzen aurten Bizkaia guztian jaiegun izango dena. Ostiral honetan ireki dira Udako Igerilekuen ateak, eta gertakari horrek udari ongi etorria ematen dio modu sinboliko batean. Hori dela eta, udal ordezkariek uda honetarako ekimen nabarmenenak azaldu nahi izan dituzte.

Dagoeneko Musikaire musika jaialdia erreferentzia bilakatu da darabilen aniztasun  estilistikoagatik. Aurten ere ildo beretsuan lan egin dute antolatzaileek, eta horren emaitza izango da herriko hainbat txokotan entzun ahalko diren afrikar, latinoamerikar zein amerikar doinuak. Jaialdia ekainaren 24ean hasi eta uztailaren 31n bukatuko da, eta bertatik musikari entzutetsuak igaroko dira dira. Azken urteetan, besteak beste, Mulatu Astatke, Elliot Murphy, Bombino edota Ara Malikian aritu dira herriko txoko ezberdinetan. Programazioa hurrengo asteartean aurkeztuko da eta aurrerapen gisa aurten etorriko dira Izaki Gardenak, La MODA, Quimi Portet edo Abadou Diarra.

Izaki Gardenak IBAN

Izaki Gardenak. · PHOTO · Iban Gorriti

 

· Paracycling Munduko txapelketa · Uztailaren 4ean Balentin Berrio Otxoa deunaren eguna ospatuko du Elorriok. Berrio Otxoa Elorrioko eta Bizkaiko patroia da, azken honetan Loiolako Ignazio deunarekin batera, eta aurten jai eguna izango da lurralde osoan. Egun bat geroago, berriz, Azoka Ekologikoaren XX. urteurrena ospatuko da herriko plazan.

Autokarabana guneari dagokionez, urbanizatze obrak martxa onean jarraitzen dute, uztailaren 9rako bukatuta egoteko asmoz, egun horretan irekiko baita publikoarentzat gunea. Data horretarako udalak inguruko autokarabanista elkarteak gonbidatuko ditu, asteburu horretan eta aurrerantzean guneaz eta herriaz goza dezaten.

news_sgnmys

Hurrengo asteburuan, uztailaren 16an, Elorriok bere gain hartuko du UCI-ren –txirrindularitzaren erakunderik garrantzitsuena– Munduko Paracycling Txapelketarako baliogarria den lasterketa bat. Txapelketa horretan desgaitasun kognitibo edo motorra duten txirrindulariak hartzen dute parte, eta Elorriora 20 herrialde ezberdinetatik etorritako munduko txirrindularirik onenak etorriko dira.

· Web berria turismorako · Udalaren Gobernu Planean dagoen neurrietako bat betez, Turismo arloak bere webgune berria –www.elorrioturismo.eus– estreinatuko du hilabete honen bukaeran. “Apostu sendoa egin dugu gure Interneteko eskaintza berrizteko, eta gutxi barru horren emaitza ikusiko da”, adierazi du Idoia Buruaga alkate eta Turismo eta Ondarea arloko arduradunak. Norabide berean, Berrio Otxoa kalean dagoen Turismo bulegoak bisita gidatu ezberdinak antolatu ditu uda guztirako. Horien artean daude, esaterako, Euskal Herriko hileta-monumentuen artean garrantzitsuenetarikoa den Argiñetako Nekropolisera bisita ala herrigunetik zehar egiten den ibilaldia.

Bisita guztiak Turismo bulegoan zein webgunean kontsultatu ahal izango dira. Modu berean, Udalak Elorriora bisitan datorren herritar oroen esku jarriko ditu bost hizkuntza ezberdinetan Elorrioko historia kontatzen duten audio-gidak.

 

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

AIKO Taldea 

Zatoz dantzara!

1000x130_BANNER_BANTZALDIA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu