Ostirala,
2024ko Urriak11

MugaKultura

loader-image
Durango
7:15 am,
temperature icon 12°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

IZARREN SALDAGINA · Eta askoz gehiago ere bai, zer ez ote du egin Xabier Amurizak

Xabier Amuriza omentzeko ekitaldiak gaur hasiko dira. Asteburu konpletoa eratu dute Durangaldeko bertso eskolako kideek. Xabierrek bertsozaleei emandakoa bertsolariari itzuli nahi diote. Mugalariren eskariz, honako berbatan laburbildu dute gaurtik hasitakoa zer izango den.

Durangaldeko bertso eskola

Maiatzaren 3an,bere plazako bertso jardunetik erretiratuko zela entzun genion momentu berean hasi ziren gure buruak dantzan, zer egin herriari hainbeste eman dionari herriak berak, esker onez itzultzeko?

Ideia ugari izan genituen orduan eta baita orain ere, baina azkenean 3 ekitalditan banatu dugu dena. Urrun ikusten zen data gainera erori zaigu azkenean, ekainak 16an hasiko ditugu ekitaldiak Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan, mahai inguru batekin. Amurizaren sorkuntza,hizkuntzalaritza eta iritzi emailetza aztertuko dituzte Andoni Egaña, Kepa Altonaga eta Edurne Brouardek Ione Guenetxearen gidaritzapean. Ekitaldi sorta hasteko modu polita,datorrenaren seinale.

Xabier Amuriza IBAN GORRITI Azoka

Xabier Amuriza. · PHOTO · Iban Gorriti

Ostiralez antolatutakoa deskribatzen ez da errez, Amurizak egindako letrez sortutako kantak abestuko dituzte Plateruenean, abesti horreen egileek. Zerrenda luze bezain erakargarria, gehiagotan batzen zaila izango dena… ikusteko paregabea, sentitzeko zer esanik ez. Bariku eder bat pasatuko dugu bertara hurreratzeko pribilegioa dugunok (sarrerak agortuta daude aspaldi).

· Erromesaldi artistikoa · Baina hor ez da bukatuko asteburua, igande goizez Berrizen elkartuko gara eta Etxano eta Berriz artean erromesaldi artistiko bat egingo dugu. Bere jaioterritik bere bizilekura, tartean kanta, antzerki, dantza, bertso eta abarrez betetako ekitalditxoak izango ditugu beren beregi prestatutako tokietan.

Eta bukatzeko… nola ez, herri bazkari bat, Berrizen bertan.

Ez galdu aukerarik eta animatu etortzera, zain izango gaituzue eta eskuzabal hartuko zaituztegu.

Xabierren kantak diñon lez… ¨izarren salda urdiña edanda bizi naiz gustora¨.

 

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

Iurretako Udala

Banner Kalez Kale

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu