Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
7:19 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak diru-laguntzak emango ditu eskolako materiala erosteko

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko Udalak diru-laguntzak emango ditu datorren ikasturterako herrian bizi diren familiek eskolako materiala eros dezaten. Hezkuntzan aukera berdintasun printzipioa gauzatu dadin, Udalak beharrezkoa ikusten du haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikasleei eskolarako beharrezko materiala eskuratzea errazteko neurriak martxan jartzea.

material-escolar-caro

Iaz ordenantza onartu ondoren, diru-laguntza honen onuradun izan daitezke familiaren errentak 35.000 euro gordin gainditzen ez dituztenak.  Diru-laguntzaren zenbatekoari dagokionez, 20 eta 80 euro artekoa izango da, familia unitate bakoitzaren errentaren arabera.

Diruz lagundu daitekeen gastuaren xedea Amorebieta-Etxanoko udalerriko establezimenduetan eskolako materiala eskuratzea estaltzea da.  Materialaren barruan sartzen dira papertegiko artikuluak, uniformeak, betaurrekoak eta arropa, baita eskulanetarako materialak ere beste batzuren artean.

 

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

Iurretako Udala

Banner Kalez Kale

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu