Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:20 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Jimi Jimenez durangarrak Elorrioko Kainaberako hitzaldia emango du asteartean

Mugalari

Datorren martitzenean izango da ‘Gerratik ihesi’ Kainabera taldeko aurtengo hitzaldi zikloaren azken berbaldia. Orain arteko hiru hitzaldietan gaur egungo errefuxiatuen errealitatera hurreratu eta gero, 1936ko gerran hemendik ihes egin behar izan zuten pertsonei buruzko hitzaldia edukiko dute ekainaren 7an.

Jimi Jimenez by Iban Gorriti

Jimi Jiménez durangarra. · PHOTO · I. Gorriti

«Hitzaldiak antolatu genituenean, Gregorio Arrien lotu genuen hitzaldi hori emateko, baina berak ezin izango du etorri, eta bere ordez, Jimi Jimenez etorriko da. Jimenez Aranzadi zientzia elkarteko eta Durango 1936 elkarteko kidea da, arkeologoa eta ikerlaria», azpimarratu dute antolatzaileek.

Gainontzeko hitzaldien moduan, Iturri Kultur Etxean izango da berbaldia, 19:00etan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu