Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
8:42 am,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak Andra Mari plazako umeen parkea estaltzeko lehiaketa egin du

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko Udalak lehiaketa publiko bat martxan jarri du Andra Mari plazan estalki bat jartzeko. Zornotzar askok erabiltzen duen oinezkoen gunea da hau.

ANDRA MARI

ARGAZKIA · Amorebieta-Etxanoko Udala

Honekin Udalak herriaren bizi-kalitatea hobetu nahi du, ekipamendu hau urtean zehar gehiagotan erabiltzeko aukera emanez. Are gehiago herri honetan hainbeste egunetan euria egiten duenean. Amorebieta-Etxanoko Udalak euria egin arren umeek kanpoan jolas dezaten lan egiten du.  Zabuak estalita egoteak aukera ematen du egun eguzkitsu eta beroetan ere umeek kalean jolastu ahal izateko.

· Lehiaketaren oinarriak · Lehiaketaren oinarrien arabera, estalki berriak kontuan izan beharko du Andra Mari elizaren dorrea ikusi beharko dela bai plazatik bertatik eta baita Gernika plazatik ere. Kalitatezko materialak erabili beharko dira, adibidez: zur ijeztuzko egiturak, metalikoak, etab. Ez da aurreikusten oihalik edo antzekorik erabiltzea.

Estali beharreko azalera gutxienez 250 m2-koa izango da eta gutxienez 12 metro egon beharko dira plaza inguratzen duten eraikinetara. Perimetroan dauden zuhaitzen pantailak inguruan integratzen lagun dezake.  Estalkiak gainera argi naturala aprobetxatu beharko du haren erabilera ahalbideratuko duten elementuen bidez.  Aurrerago jolas gune guztia berriztatu eta handituko da.

BANNER ABADIÑO SAN ANTONIO URKIOLA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu