Astelehena,
2024ko Ekainak17

MugaKultura

loader-image
Durango
3:12 pm,
temperature icon 30°C
Humidity 26 %
Ráfagas de viento: 25 Km/h

ABU&ANE · Kulturarteko fotonobela aurkeztuko dute Durangoko Plateruenan

Izaskun Ellakuriaga

12 gazte urtebetean ibili da tailer berezian parte hartzen. Durangoko udaleko imigrazio arlotik sustatutako tailerra izan da eta koordinatzailea Txelu Angoitia argazkilaria. Tailerrean landutakoa erakutsiko dute ekainaren 10an Plateruenan egingo duten aurkezpenean: Abu&Ane istorioa kontatuko dute.

fn4_2765 copia

Asmatutako egoera batetik abiatuta, kontakizun bat eraiki dute tailerrean parte hartu duten gazteek. Pertsonaiak Abu senegaldarra eta Ane euskalduna dira. Elkar zelan maitemindu diren eta gizartean euren maitasun istorioa aurrera eramateko jarraitu duten bidea kontatzen du fotonobelak.

Tailerrean parte hartu duten gazteek argazkigintza, idazmeana, zinea eta komikigintza, hizkuntza, antzerkia… disziplina askotan trebatu dira. Pertsona askoren ideiak eta migrazioaren errealitateari buruzko esperientziak eta istorioak elkarri kontatzeko eta iritziak partekatzeko ere balio izan du.

FOTONOBELA EUSK-1_1064x1536

Durangoko Udalak antolatutako jardueretako bat izan da fotonobela tailerra. Bertoko eta gazte atzerritarren arteko harremanak sustatzea izan da ekimenaren honen helburua. Ez da lehenengoz egiten, gainera. Txelu Angoitiak ematen duen hirugarrena da: Lehen urtea argazki tailerra eta erakusketa antolatu zuten, iaz dokumentala eta aurten fotonobela.

FOTONOBELA EUSK-7_1029x1536

· Aurkezpena · Fotonobelaren aurkezpena ekainaren 10ean egingo da, Durangoko Plateruenan, 20:30ean. Bertan banatuko dute argitalpena. Baina aurkezpenerako musikaz lagundutako antzerki lan laburra, fotonobelaren making off-a eta  Mbaye Sakhori omenaldia prestatu dute. Mbayek orain arteko tailerretan parte hartu du, baina maiatzean zendu egin da gaixorik. Horregatik, kulturarteko tailerrean parte hartu dutenek berari omenaldi xumea eskeiniko diote.

Honek dira fotonobelan parte hartu dutenak:

Lorea Solana

Alassane Ba

Alba Gutiérrez

Estena Ada Nve Mokuy

Chiara Bernardi

Mmadou Fall Diallo

Cheikh Tidiane Ndiaye

Abdulnasir  Mohammed

Patxi Solana

Gloria Egia

Rober Juaristi

Alex Abad

Mertxe Plaza

Nagore Cerralbo

Fernan Ruiz

Isaac Nve Mokuy

Abdul Zampaligre Zemane

Laguntzaileak izan dira: Alluitz Natura, Irati Iturrate, Ixone Aroma, Gorka Madrazo, Raul Filgueira, Alba Gutiérrez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu