Lana bilatzeko teknikei buruzko ikastaroa Abadiñoko gazteentzat
Mugalari
Abadiñoko Udalaren Gazteria Arloak antolatuta, ekainaren 11n ikastaro bat egingo da Errota Kultur Etxean, 00:10etatik 14:00etara bitartean, lana bilatzeko teknikak erakusteko 17-30 urte bitarteko gazteei. Herriko gazteei lan-merkaturako sarbidea errazteko tresnak ematea da ikastaroaren helburua.
Ikastaroan ikasleek hainbat arlo jorratuko dituzte: hautaketa prozesuak, curriculumen idazketa, lan-elkarrizketa bat nola prestatu eta enplegu eskaintzei nola eranztun. Izena eman nahi duenak hala egin dezake ekainaren 8ra arte, Mediatekan nahiz Errota Kultur Etxean.
· Laguntza bat ematea · Enplegu arloko zinegotzi Ima Zapardiezek esan duenez, ikastaro honen asmoa da laguntza bat ematea gazteei lana bilatzeko egiten dituzten ahaleginak arrakastatsuak izan daitezen. «Garrantzitsua da ez bakarrik bakoitzaren soslai profesionala, baina baita ere nola saldu eta nola ezagutarazi norberaren burua enpresei. Ikastaroan parte hartuko dutenek teknikak ikasiko dituzte beren burua bereizteko eta enpresei eskaintzeko daukaten guztia modu eraginkorrenean aurkezten ikasteko», esan du zinegotziak.
Orobat esan du Udalak ikastaro hau antolatzeko erabakia hartu zuela lan-poltsa bat sortu eta ikusi zuenean curriculum batzuk ez zeudela ondo idatzita.
Etiquetas: Abadiño, Abadiñoko Udala