Osteguna,
2024ko Maiatzak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:51 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

‘IBILALDIA 2016’ DURANGON · ‘Dagigun’ leloarekin jarritako jomuga goitik gainditu dutela azpimarratu dute antolatzaileek

Testua · I. Ellakuriaga

Argazkiak · I. Gorriti

Milaka lagun hurreratu zen atzo Durangora, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek antolatutako Ibilaldia ospatzera. Eguraldiaren aurreikuspenak oso baikorrak ez izan arren, espero baino hobea izan zen eta eguerdiko euriak inguruak busti baina jendea ez zuen kikildu. Jendea ez zen kikildu jaian parte hartzeko eta antolatzaileek ipinitako erronkei eusteko.

Ibilaldia 1

Besteak beste, jaiaren jasangarritasuna eta eraso gabeko jai parekidea aldarrikatu zituzten antolatzaileek. Gaur goizean, askoren harridurarako, garbiketa brigadek uste baino asko garbiago aurkitu dituzte guneak ikastoletatik adierazi dutenez. Gainera, azpimarratzekoa da 300dik gora eragile more izan zen bost guneetan. Eragile horiek adin guztietakoa izan ziren eta jendearekiko elkarreragina positiboa izan zen.

Ibilaldia 2

Eragile moreak ezezik, bestelako boluntarioak ere asko izan ziren Ibilaldian. Guztira 1000 lagun izan zen laguntzen, eta eguneko egitarauan ere asko izan ziren herriko eta eskualdeko kultur eta kirol arloko eragileak. Honek batzuk: Geu-Be elkartea, Kirol-taldeak (DRT, Tabirako, Durango Kirolak…), Elhuyar, Berbaro, Dantza taldeak (Kriskitin, Txoritxu alai eta Tronperri), L`atelier, Lesakako Elutxa Txaranga, Berangoko Simon Otxandategiko Joaldunak, Batukandrakoak, Karrika antzerki taldea, Trikitixa eta pandero eskolakoak, Txatxilipurdi elkartea, Durangoko Bartolome Ertzila Musika-eskola, Txiri-txiri, Durangoko bertso-eskola, Durangaldeko txistulariak…

Ibilaldia 3

Arropa salmentak eta txosnetan batutakoak izan dira atzo aurreikuspenak bete ez dituzten bi arloak. Pentsatu baino gutxiago saldu zutelako. Hala ere, urte osoan zehar lortutakoarekin antolaketan hasi orduko ipinitako erronkara hurbildu egingo direla uste dute, eta, ondorioz, jarritako helburuek aurrera egingo dute; Ibaizabal Ikastolako eraikin berriaren finantzazioa eta Kurutziaga Ikastolako Haur Hazkuntzako eraikinaren eraberritzea gauzatu egingo dira.

Ibilaldia 5

Horregaitik, oro har Dagigun jarritako esperantzak eta jomugak goitik bete dituztela jakinarazi dute Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolako arduradunek.

Ibilaldia 4 Ibilaldia 6 Ibilaldia 7 Ibilaldia 8

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu