OINAK LURREAN · Durangaldeko lurralde garapenerako erronkei buruzko jardunaldia egingo da ekainaren 7an
ECOMUGALARI
Izaskun Ellakuriaga
· Izena emateko ekainaren 3ra arte dago epea
Durangoko Merinaldeare Amankomunazgoak antolatuta egun osoko jardualdian etorkizunera begira jarri eta eskualdearen lurralde garapena nolakoa izan daitekeen hausnarketa egingo da. Horretan laguntzeko, arlo ezberdinetako adituak gonbidatu dituzte.
Plateruena Kafe Antzokian egingo da jardunaldia eta gaian interesa duten norbanakoei zein kolektiboei zuzenduta dago. Jardunaldia abiapuntu bat da “azterketarako elementuak eskeintzeaz gain, eskualdea Mankomunitateak joka dezakeen lidergo instituzionala erronka kolektiboari begira agertzeagaz batera”. Hori da, Augusto Uriarte jardunaldion koordinatzaileak azpimarratutako ideia.
· Bost hizlari · Bost hizlarik parte hartuko dute jardunaldian: Albert Cuchi Katalunyako Unibertsitate Politkenikoko Valleseko Arkitektura Eskolako irakaslea, David Gutierrez-Solana Iglu Arkitektura taldeko kidea, Juan Requejo ekonomilaria eta geografoa, Marijo Ingenieritza Agronomoan doktorea eta Joseba Garmendia ekonomian eta antropologian lizentziaduna. Programa zabala goiz eta arratsaldeko saioetan bananduko da eta amaieran, parte hartzen dutenekin, iritzi eta ekarpen trukeetarako tartea izango da.
Izena emateko ekainaren 3ra arte dago epea. Programa osoaren zehaztasunak www.mdurango.org webgunean jaso dituzte.
Zure publizitatea Mugalarin ikusten da
ECO
Ekin
Etiquetas: Oinak