Igandea,
2024ko Maiatzak26

MugaKultura

loader-image
Durango
8:09 am,
temperature icon 14°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

‘DAGIGUN!’ · Bizkaiko ahaldun nagusiak harrera egin die 2016ko Ibilaldiaren antolatzaileei

Bizkaiko ikastolen aldeko jaiaren 38. edizioa igande honetan izango da, maiatzaren 29an, Durangon, «Dagigun!» lelopean. Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek zortzi eremuko ibilbidea antolatu dute, adin guztietako bisitarientzako jarduerak eskainiko dituena.

 IBILAL

Gaur goizean, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak  harrera egin die Ibilaldia 2016ko arduradunei, besteak beste, Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako ordezkariei; izan ere, haiek dira igandean ospatuko den Ibilaldiaren 38. edizioaren antolatzaileak. Bisitaldian zehar, Bizkaiko ikastolen aurtengo jaiaren arduradunek gonbidapena egin diote Rementeriari, maiatzaren 29an ospakizunarekin bat egin dezan eta Ahaldun Nagusiak baietza eman die.

«Dagigun!» lelopean, Durangok Bilboren testigua hartuko du; iaz, milaka pertsona bildu ziren hiriburuan, euskal kulturaren eta euskararen alde. Antolatzaileek jarduera ugari antolatu dituzte ibilbidearen bost eremuetan, igandean Durangora hurbiltzen diren milaka euskaltzaleentzat.

· Kurutziaga eta Ibaizabal · Ibilaldiaren 38. edizioaren helburua funtsak biltzea da, Kurutziaga ikastolak Haur Hezkuntzako eraikina eraberritu dezan eta Ibaizabal ikastolak batxilerreko eraikin berriak sortu dion zorra ordaintzeko aukera izan dezan.

Aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko ikastolen jaian izango da, Lurraldean euskara berreskuratzeko eta bizitzako arlo guztietan normalizatu eta erabiltzeko hartua duen konpromisoa erakusteko.

 

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

Ametx

BANNER AMETX ZORNOTZA ARETOA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu