Osteguna,
2024ko Maiatzak23

MugaKultura

loader-image
Durango
7:54 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

GUTUNA · EH Bildu Abadiñoren prentsa oharra aurrekontuen luzapena dela eta

BILDU ABADIÑO

EH Bildu Abadiño

Aurrekontua udaletxe baten funtzionamendurako urtero urtero egin eta onartu beharreko tresna garrantzitsuena da. Urtetik urtera partida berriak sartu, beste batzuk likidatu… azken finean bakoitzaren herri proiektua aurrera eramateko, herri gisa hazteko eta herritarrenganako zerbitzua hobetzeko tresna bezala ulertu behar dira. Bada, Abadiñon gehiengoan gobernatzen duen duen gobernu talde bat izan arren, aurten aurrekontuak ez onartzeak eta ondorioz iazkoak luzatzeak arrazoi bakarra du, kudeaketa politiko kaxkarra.

Aurrekontuak luzatzearen erantzulea gobernu taldea da eta ezin dezake justifikatu hainbat konpromiso ekonomiko hartuta dituelako ezin dituela aurrera atera kontuok, konpromiso hoiek gobernu taldeak berak hartuak baitira.

Eraikuntzan oinarritutako politikak goia aspaldi jo bazuen ere Abadiñoko udal gobernu taldeak bere horretan darrai politika zaharrei uko egin ezinda. Eraikitzaileen mesedetan erabakiak hartu, obrek ematen dizkien lizentzien mozkinekin itsututa, inongo irizpide barik udaletxearentzat dirua eskuratu, hirigintza proiektuetan xahutu eta boterean mantenduz poltsikoak betetzen jarraitu.

Carbureibarreko etxebizitza proiektuan udaletxeari 891.871€ ordaintzea dagokio, gobernu taldeak konkurtsora atera zuen dagokion obra kostruktora bati esleitzeko eta ez zen inor aurkeztu, gaur egun gazteek finantziazioarekin oztopoak izanagatik ezin dituztelako etxeok erosi eta arrisku horrekin ez delako inor ausartzen bloke hori eraikitzen. Horregatik momentu honetan 891.871€- ko zorra udalaren gain daude eta noski, kontuak ez dira ateratzen.

Honen ondorioz aurten Abadiñok ez ditu aurrekontuak onartuko, alkateak batzordean esan bezala, «la idea es seguir prorrogando el presupuesto hasta adjudicar las parcelas de Carbureibar y muntsaratz», baina noiz arte? Kontu honek zenbat urtetan blokeatuko ditu aurrekontuak? Hau al da nahi dugun kudeaketa eredua? Zein izango da arazo hau konpontzeko hartuko den neurria?

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu