Osteguna,
2024ko Maiatzak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:30 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

IBILALDIA DURANGON · Eragile morea izateko formazio irekia egingo dute Kurutziaga Ikastolan

Izaskun Ellakuriaga

Maiatzaren 29rako ekitaldi eta egitasmo potoloenak prest dituzte Ibaizabal eta Kurutziaga Ikastolako kideek. Ibillaldia JAI handia izateaz gain, jai jasangarria, osasuntsua eta parekide izatea lortu nahi dute. Azken ezaugarriari begira, gainera, eragile moreak figura sortu dute. Boluntario izan nahi dutenek, ostegun honetan, maiatzaren 19an, izango dute formazio irekian parte hartzeko aukera. Hitzordua Kurutziaga Ikastolan jarri dute 18:00etatik 19:30era.

Ibilaldia_morea

Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako ekarpentik eman dute urratsa Ibilaldiko antolatzaileek. Batetik, eraso sexistak egonez gero Ibilaldi egunean lan egingo dutenen eskura protokoloa zehaztu dute. Bestetik, eragile moreak figura sortu dute. Erasoak prebenitzeko zaintza lanan egingo duten boluntarioak izango dira eta more koloreko peto bat eramango dute.

Aurtengo Ibilaldia, gaitera, jai jasangarria eta osasuntsua izatea ere nahi dute antolatzaileek. Zirkuitua bera eta guneak garbi izateko ahalegin berezia egingo dute. Bisitariari era arduratsuan kontsumitu, hondakinak bakoitza dagokion edukiontzira bota, komunak erabili edota garraio publikoa erabilteko eskaria egingo zaio. Jaia osasuntsua izateko, berriz, Durangaldeko Mankomunitatea, Ailaket elkartea eta Sasoia erakundearekin elkarlanean prebentzio lanak egingo dituzte ibilbidean.

· 5 gune – 6 kilometro · Sei kilometroko ibilbidean bost gune nagusi izango ditu Ibilaldiak: Tabira (Ibaizabal Ikastola) – Zuhatzola parkea – Landakogunea – Aramotz auzoa eta Kurutziaga Ikastola. Beraz, Durango herri ezagutzeko aukera emango du ibilbideak. Ibilbidea herrian kokatu dutelako antolatzaileek.

Egitarauak ere, herriko taldeak eta elkarteak ezagutzeko aukera emango du. Izan ere, Durangoko kultur, gizarte eta kirol eragileekin osatu dutelako nagusiki jaia. Honek dira parte hartuko dutenetako batzuk: Berbaro Elkartea, Geu Be, Durango Kirolak, Durangoko Rugby Taldea, Tabirako, Durangoko Musika Eskola Durangaldeko Bertso-eskola, Kriskitin dantza taldea, Txoritxu Alai, Tronperri dantza taldea, Durangaldeko trikitilariak, Kurutziaga Ikastolako hankapaloak, Durangoko Batukandra, Durangoko Trikitixa eta Pandero eskola, Txiri-Txiri, Jaizale Durangaldeko txistulariak, L’Atelier, Kohatu, Yoko Out eta Idoia Bediaga.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu