Astelehena,
2024ko Ekainak17

MugaKultura

loader-image
Durango
4:08 pm,
temperature icon 31°C
Humidity 27 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

ELORRION EBALIXU · Kantu afaria antolatu dute maiatzaren 27rako

I. Ellakuriaga

Iazko esperientziaren arrakastak animatuta,  Ebalixuk – Elorrixoko Gaztiok Euskaraz taldeak – bigarrenez antolatu du kantu afaria. Hitzordua maiatzaren 27an izango da herriko plazan, eta dagoeneko afaritarako txartelak salgai dagoz 8 euroren truke Parran eta Portan.

Iaz 70 lagun batu ziren kantu afarian. Elkarrekin afaldu, euskal kantutegiari errepaso zabala eman eta taldekako lehiaketa inprobisatua ere eratu zuten. Maiatzaren 27ko hitzordurako ere, afari ostekoa giro ederrean pasatzeko prestakizunetan dabiltza Ebalixukoak.

 

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

Mañariako Udala

MAÑARIA BANNER

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu