Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
12:59 am,
temperature icon 10°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

Kepa Junkera San Trokazetan arituko da Done Zezili abesbatzarekin eta herriko neskato batzuekin batera

Mugalari

Maiatzaren 20an Kepa Junkerak Abadiñoko udal probalekuan emango duen kontzertua  izango da maiatzaren gaurtik 22ra bitartean ospatuko diren eta aurten 2006. urtean jaiotako umeak omenduko dituzten San Trokaz jaietako ekitaldi nagusietako bat. Junkerarekin batera arituko dira Abadiñoko Done Zezili abesbatza eta herriko neskato talde bat, jaietako zinegotzi Ima Zapardiezek esan duenez.

Junkera 1

Kepa Junkera. · ARGAZKIA · Kepa Junkeraren artxiboa

San Trokaz jaietako aurtengo aurrekontua 50.000 eurokoa da, iaz bezala. Egitarauan badira 30etik gora  ekitaldi adin guztietako jendearentzat, eta Ima Zapardiezek herritar guztiak animatu ditu euretan parte hartzera.

Zapardiezek  esan du aurten jai batzordearen asmoa izan dala indar gehiago ematea eguneko ekitaldiei eta horretarako ekintza gehiago prestatu direla ume eta familientzat: tailerrak, familian ikusteko antzezlanak, e.a.

· Oneka Elorriaga Villa · Jai batzordearen eskariz, 2006. urtean jaiotako umeak omenduko dira aurten, eta ez bakarrik lehen jaunhartzea egingo dutenak. Jaien kartel lehiaketa bera ere umeentzat bakarrik egon da zabalik, eta  9 urteko Oneka Elorriaga Villa neskatoak irabazi du.

Maiatzaren 14an, 22:00etan, Txalo Produzkioak «Heroiak» antzezlana taularatuko du udal probalekuan.

Maiatzaren 21eko herri-bazkarirako, enpresa espezializatu batek paella erraldoi bat prestatuko du. Txartelak salgai daude jadanik 7 eurotan Mediatekan eta Zelaietako Jubilatuen Egoitzan. Kirolen atalean, maiatzaren 15ean txirrindulari lasterketa bat egingo da, eta pilota txapelketa bi, bata 15ean Trinketean, eta bestea 21ean frontoian.

Maiatzaren 21ean Han, Kometa eta Kop taldeek kontzertu bat emango dute. Azkenik, kartel lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiak ikusgai egongo Txanporta Kultur Etxean maiatzaren 13tik 27ra bitartean.

KOMETA by Iban Gorriti

Kometa taldea kontzertuan · ARGAZKIA · Iban Gorriti

 

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

www.bysilke.com

BYSILKE

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu