Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
7:03 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 31 Km/h

IBILALDIA DURANGON · Sei kilometro izango ditu herri barruko ibilbideak

Izaskun Ellakuriaga

Ibaizabal Ikastola (Tabira auzoa), Kanposantu aurrea (Urki kalea), Landakogunea, Matadero ingurua (Aramotz auzoa) eta Kurutziaga Ikastola lotuko dituen ibilbidea eratu dute maiatzaren 29an Durangon ospatuko den Ibilaldia jairako. Guztira sei kilometro izango dira.

Ibilaldia

Dagigun! leloarekin, ibilbideko bost guneek ere ekintzara gonbitea egiten duten izena hartuko dute: eraiki, jolastu, sortu, hezi eta dastatu dagigun. Bost berba horiek “ikastolentzat funtsezkoak diren kontzeptuekin harilkatu” dituzte antolatzaileen esanetan.

· Musika · Ibilbidea ezagutzera eman eta gero egitaraua aurkeztuko dute laster.  Dena dela, bada 25 urtetik beherako kideez osotutako gazte musika-taldeei zuzendutako deialdia abian.  Musika talde gazteei aukera bat emango zaie Ibilaldi egunean jotzeko. Horretarako, maiatzaren 20ra arteko epea dute euren proposamena Ibilaldiko arduradunei bidaltzeko. Guztira, lau taldek izango dute aukera hori.

Bestetik, ibilaldiaren antolaketan laguntzeko aukera ere badago oraindik. Besteak beste, trafikoa bideratzen laguntzeko jende bila dabiltza. Herri barruko ibilbidea izango dene, arreta berezia eman nahi diote eginkizun honi. Horregaitik, 160 lagun behar dituzte trafikoa antolatzen laguntzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu