Osteguna,
2024ko Maiatzak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:23 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

OMENALDI EKITALDIAK · Xabier Amurizak plazetako erretiroa hartu duela iragarri du

Izaskun Ellakuriaga

Atzo, maiatzaren 3an, 75 urte bete dituenean iragarri zuen Xabier Amurizak bat-bateko saioak utzi egingo dituela eta plazetako erretiroa hartu duela. Erabakiaren berri jakinda, Durangaldeko Bertso Eskolakoek Etxanoko omentzeko ekitaldien berri eman dute.

Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan iragarri zuen erretiroa. Irratitik kontatu zuenez, maiatzaren 3 baten izan zuen bere lehenengo plaza, zazpi urte zituela, aitarekin.  Harrezkero, plazarik plaza urte luzeetan ibili da.  Plazarik garrantzitsuenean ere, Euskal Herriko Txapelketan, birritan irabazi zuen, 1980an eta 1982an. Eta berari zor zaio neurri handi batean bertso eskolen sorrerak eta ugaritzeak. Bera izan zen bertsolari jaio ezik egin egiten zela defendituz, bertso eskolak abian ipini eta bertsoak erakusteko metodoa ere sortu zuena.

Apirilaren 29an, Altzon, kantatu zuen jendaurreko azken bertsoa. Berezia izan zen eta hunkituta ere kantatu zuen, alaba Miren alboan zuela kantatu zuelako. Bertsoa atarikoek grabatu eta sareratu dute:

· Omenaldi ekitaldiak · Xabier Amurizaren gertukoek bazekiten erretiroa laster iragarriko zuela. Horregaitik, bere despedidarako, egindako lana eskertu eta omentzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Durangaldeko Bertso Eskolak antolatu ditu ekitaldiak Potrojorra bertso eskola, Santutxuko bertso eskola eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Lehen ekitaldia maiatzaren 19an izango da Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Arratsaldeko 7etan hasita “ Zein ongi bizi den Ulises” izenburua duen entzunkizuna iragarri dute ekitaldien informazioa jasotzen duen kartelean.  Beste hiru omen-ekitaldi ekainaren 16an, 17an eta 19an izango dira. Amorebieta-Etxanon berbaldia, Durangon kantaldia eta Etxanotik Berrizera erromesaldi artistikoa egingo dituzte.

Amuriza-omenaldia

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu