‘Durang[h]ots Jam Session’
Mugalari
Maiatzaren 6an, gaueko 21:30etan kurtsoko azken Jam Sessiona ospatuko da Plateruena Kafe Antzokian.
Asier Suberbiola biolin jolea gonbidatu da oraingoan. Asier, Aupa Quartet taldeko partaidea da, musika modernoko ikastaroak ematen aritu da Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskolako soka instrumentuko ikasle eta irakasleei kurtsoan zehar. Bertan izango dira guztiak egindako lanaren atal batzuk eskaintzen.