Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
11:47 am,
temperature icon 14°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

BATZAR DEIALDIA · Zaldibarko ospitaleko lurrak herriarentzat eskuratzea eskatzen dute

I. Ellakuriaga

Zaldibarko herritarrek osotutako talde batek bilera deitu du ostiralean, maiatzaren 6an, liburutegi zaharrean arratsaldeko 7etan. Asmoa, Zaldibarko ospitaleko lurrak herriaren erabilerarako izan daitezen zer egin eztabaidatzea.

ZALDIBAR

Komunikabideetara bidali duten oharrean azpimarratzen dutenez, Eusko Jaurlaritzaren eskutik “urteak” daramatzate entzuten ospitaleko lurren zati bat herriari itzuliko zaiola. Hain zuzen ere, parkeko hotela izandako lurrak aipatzen dituzte, barnean kapera dagoela.

Denborarekin ezer ez dela egin ikusita, herritar talde bat batu eta hori gauzatzeko pausuak ematen hastea erabaki dute. Lehenengo jauntxoen lurrak zirelako, gero bainuetxekoak eta azken ehun urtetan ospitalekoak, zaldibartarrek “harresi baten beste aldean” ikusi izan dituzte lur horiek eure esanetan. Lur zatia, gainera, “kokapenagatik eta dituen ezaugarriengatik” herriguneko eremu ederrenetako bat ere badela azpimarratzen dute.

Ospitaleko lurrak herriaren erabilerarako berreskuratu behar direla pentsatuta, bilera deitu dute maiatzaren 6rako, arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldibarko liburutegi zaharrean.

MAÑARIA BANNER

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu