Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:37 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

MUGALARI.INFO, Durangoko Udaleko paneletan kontsultatu dezakezun lehenengo komunikabidea

Gaur Mugalari.info atariak pausu bat eman du durangarrengandik zein Durangora etortzen diren personengandik gertu egoteko bere erronkan. Gaurtik, herrian kooperatiba egoitza daukan pertsonen egunkari digitiala herriko kaleetan kokatuta dauden informaziorako multimedia euskarrietan kontsultatzeko aukera izango da.

IMG-20160423-WA0007

ARGAZKIA · Libe Laraudogoitia

Zuri diotzut, beraz, gure informazio guztia klik bakarrean eskuratu dezakezula. Proba egizu!

Gaur arte, Durangoko Udalak dituen panel horietan udalerriko informazioa eta Berria, El Correo, Gara eta EiTBkoa irakurri zitekeen.

Gaurtik, bost komunikabide gara. Mugalari.info lehenengoa izango da menuan. Gertatu den zerbait kontsultatu nahi izan ezkero, Durangon zehar hainbat kaletan dago aukera:  udaletxearen ondoan, Landakako osasun zentroaren sarreran, Pinondon, Kurutziagako Garai jauregiaren ondoan, Lariz Torren turismo bulegoaren ondoan.

Hau da  Mugalari.info agerkariaren ekimenetako bat, eta horrela albisteak gizatasunez zabaltzeagatik ezberdinduz, zuretzat, irakurtzen gaituzun horrentzat, lanean gabiltza.

Ezin dugu bikaintasunaren bidea egin, profesional hobeak izan, eskerronekoak ez bagara. Horregaitik, gure irakurleengandik gertuago egitea posible egin duten pertsona eta lantaldeei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Eskerrik asko hobeak egiten lagundu gaituzuelako: César Carregal (Uniquebrand), Iñigo Aranbarri (Sormen Komunikazioa), Durangoko Udalako idazkaritza, Ramon Sorrarain, Jesus Iriondo udaleko informatika eta komunikazio arduraduna eta bere lantaldea.

· MUGALARIAK KOOP. ELK .TXIKIA · Mugalari.info Mugalariak Kooperatiba Elkarte Txikia enpresako informazio produktuetako bat da. Kazetaritza, marketina eta argazkilaritza arloko langile ezberdinekin, elkarlanean, egiten den egunkari digitala 2014ko irailaren 1ean jaio zen Durangon. Interneteko ataria www.mugakultura.eus da. Bertan jarrai ditzakezu eguneroko informazio jarioa eta mugalari bat gehiago bihurtu zaitezke (komunikabide partehartzailea gara) sare sozialetan, facebook eta twitter esaterako. Beti izango gaituzu eskura.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu