GURE ESKU DAGO · Elorrion galdeketaren alde egiteko deia luzatu dute larunbaterako
Izaskun Ellakuriaga
Eguerdiko 12:30ean, apirilaren 23an, larunbatean, herriko plazan jarri dute hitzordua Elorrioko Gure Esku Dago plataformako kideek. Martxoaren 11n egin zuten “Kriseilu Gaua”ren ostean, orain elorriarrei kalera irten eta 2017. Urtean Elorrion herri-galdeketa egin nahi dutela erakustea eskatu diete. Jai giroan egingo dute. Dagoeneko etxera bidali dituzten bozkatzeko paperak eraman beharko dituzte plazara eta erabakitzeko mezua lau haizetara zabaldu.
BIDEOA