Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
2:06 am,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

INTXORTAKO ERRESISTENTZIA EGUNA · JULIA MONGE · ‘Eta ukabilean… gure historia’

03 Julia 01b

Julia Monje

Datorren igandean, apirilak 24, gogoan izango dugu beste behin ere, Intxortan egin zen erresistentzia handia Emilio Mola, Garcia Valiño eta Camilo Alonso Vegak zuzentzen zituzten tropa kolpisten aurka. Kolpistek nazioarteko faxismoaren laguntza zuten. Hauek askoz indartsuagoak izan arren, hainbat borroka galdu zituzten, 1937ko apirilaren 20koa eta 23koa kasu. Apirilaren 23an 79 urte beteko dira erresistentziako indarrek lubakiak utzi behar izan zutenekoa kolpisten esku ez erortzeko. – Aurreko egunean hartu zuten kolpistek Elorrio-.

josefina-2

Josefina. · ARGAZKIA · Mauro Saravia

Militar genozida hauek 48 ordutan nahi zuten guztia egiteko “baimen osoa” eman zieten euren tropei eta honek terrore faxista ekarri zuen Elgetara. Herritarrek oso une latz eta bortitzak bizi izan zituzten bi egun hauetan. Elgetako emakume asko bortxatu zituzten gerrako botin gisa.

Emakumeen borroka batez ere beste frente batzuetatik garatu bazen ere, izan ziren milizian borrokatu zutenak ere: Clara Morán, Isabel Birichinaga (batailetan hilik), Belgikatik eta beste hainbat lekutatik etorritako brigadistak, Intxortan borrokatu zuten Molaren tropak garaitzen lagunduz. Kaxilda Hernáez, Esther Zilberbeg “Estoucha” eta beste askok aldiz, Euskal Herriko beste leku batzuetan borrokatu zuten.

2015eko  apirilaren 19an gudariei eta gerratik bizirik ateratako milizianoei eginiko errekonozimendu hunkigarriaren ondoren, aurten, EMAKUME ERREPRESALIATU ETA ERRESISTENTEAK OMENDUKO DITUGU Elgetan

Emakumeen errealitatea esparru ezberdinetan zein izan zen da irudikatu nahi duguna: milizianak, laguntza zerbitzuetan aritu zirenak, erretagoardian erizain lanetan aritu zirenak, lubakiak eraikitzen lan egin zutenak, espetxeratuak, fusilatuak, frentean edota bonbardaketetan hildakoak, zaurituak, erreportariak, erbesteratuak, deportatuak, kaskamotz utzi zituztenak, bortxatuak izan zirenak, ….

Gertakari haien lekuko izan zen kolektibo honez gain, Diktadura frankistaren aurka borrokatu ziren emakume guztiak omendu nahi ditugu hurrengo igandean Elgetan (lantegietan “lan berdiña soldata berdiña” aldarrikatzen zutenak, feminismoaren alde borrokatu zirenak, martxoaren 3a, torturatuak izan zirenak,…). Gure helburua Intxortak beste errealitate hau aldarrikatzea da, emakume erresistenteen errealitatea, alegia. Askotan isilaraziak izan diren emakume hauek protagonista eta aldaketaren eragile gisa aurkeztu eta irudikatu nahi ditugu hainbat borrokaldiren ikurra den Intxortan. Euren testigantza, estrategia eta ekarpenak errekonozitu nahi ditugu.

Pilar, Teresa, Felisa, Trini, Amaia…, milaka emakume ordezkatzen dituzten 40 emakume omenduko ditugu. Bizirik daudenak bertan izango dira eta  hilik daudenen kasuan euren senideren batek jasoko du Iñigo Arregi “Egiaren Iturria” eskultura.

Ekitaldia eguerdiko ordu batean izango da Elgetako plazan, apirileko konbateen errekreazioaren ondoren.

Errekonozimendu hau eta bere inguruan antolatutako ekitaldi guztiak Egiaren, Justiziaren eta Erreparazioaren alde, Errepikatuko ez denaren Bermearen alde eta emakumeak libre izango garen gizarte baten alde borrokatzen duten guztiei ere eskaini nahi genieke.

*Julia Monge, Intxorta 1937 kultur elkarteko kidea da

BANNER GUDARIS

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu