Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
3:30 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

AMOREBIETA-ETXANO · Ogenbarrenako lanen bigarren fasea hasi da

Mugalari

Amorebieta- Etxanoko Udalak Ogenbarrenako lanen bigarren faseari ekin dio. Apirilaren 5etik aurrera Bermeosolo enpresa hainbat jarduera burutzen ari da ingurua berrantolatzeko, oinezkoei lehentasuna emanez eta duela urte bi auzoa hobetzeko egindako proiektuaren I. fasea abiapuntutzat hartuz.  

IMG_20160419_112630

Lehenengo eta behin, oinezkoa protagonista duen ingurua sortu nahi da eta, horretarako, kaleak berritu eta neurri berriez hornituko dira, irisgarritasunaren alorreko araudia betetzeko xedez. Ondorioz, zabalagoak izango dira Unamuno eta Juan XXIII kaleetako espaloiak. Lerro berari heldurik, oinezkoen segurtasuna hobetu ere egingo da. Espaloi zabalagoak dituzten guneak sortuko dira, zebra pasabideen antolaketa egokitu eta Juan XXIII kaleko kalexka oinezkoentzako gune bilakarazi. Horiezaz guztiez gain, aparkalekuak ere berrantolatu egingo dira, erabilera egokiagoa izan dezaten.

· Ibilbideen sorrera · Aldi berean, oinezkoentzako ibilbideen sorrera eta hobekuntzarekin batera, izaera bikoitzeko asfaltoa jarriko da, barneko eta oinezkoentzako guneetan asfalto inprimatua eta perimetroko aldeetan, berriz, asfalto arrunta ezarrita. Argiei dagokienez  ere hobekuntza lanak gauzatuko dira, kale mailako argiteria berriturik eta fatxadetan dauden farolak espaloietara eramanez, lehenago berrikuntza lanak egin zireneko tokietan izan ezik. Azkenik, saneamenduaren banantze-sistema sortuko da Unamuno, Juan XXIII eta Ogenbarrena kaleetan.

 

JESUITAK

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu