Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:02 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

#BENITOYSURSA · Iurretako bandera eta guzti joan da Iñaki Totorikaguena alkatea Boiseko omenaldira

Izaskun Ellakuriaga

Iñaki Totorikaguena Boisetik dabil egunotan. Benito Ysursa iurretarra EEBBra joan zela 100 urte bete dira aurten eta Boisen omenaldi ekitaldiak prestatu dira. Iurretako alkatea ere gonbidatu dute. Bere facebook kontuan argitaratu ditu argazki batzuk.

totorika

Benito Ysursa 1895ean jaio zen Iurretako Iturburu baserrian eta 1915ean joan zen Boisera (EEBB). Jatorriz Trapagakoa zen Asuncion Camporredondorekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten: Ramon eta Evangelina. Boisen pertsonaia esanguratsua izan zen Benito Ysursa. 100 urteotan familiako bost belaunaldi izan dira.

· EHUN URTE · Familia honek EEBBtan egindako 100 urteak ospatzen dabiltza eta Iurretako alkatea gonbidatu dute, Atlantikoaren alde bietako iurretarren harremanak estutzea ere badelako helburu.

Iñaki Tototorikaguena alkateak berak bidaiako argazki batzuk sareratu ditu bere facebook profilean. Lehenengo batzarra Basque Center eta Oinkari Dancers taldeen ordezkariekin izan du eta Iurreta herriko ohiturak azaldu dizkie. “elkarlanerako ea aukerarik dagoen” ere esperantza azpimarratu du. Batzar ostean, Iurretatik eramandako herriko banderarekin atera dute argazkia.

Benito Ysursa 2

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu