Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
12:25 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

AMOREBIETA ETXANO · Boroako udal saneamendu kolektore berriaren lanak amaitu dira

Tasio Urtubia

Amorebieta-Etxanoko Udalak Boroako San Pedroko saneamendu kolektore berriaren lanak amaitu ditu. Honek 23 eraikinetako ur zikinak batuko ditu (aurrerantzean beste bost gehiago batu ahal izango dira), baita Boroa jatetxekoak, «Anaitasuna Elkartea” txokokoak eta Boroako igerilekuetako komunetakoak.  

Boroa Andoni y Anartz (7)

Andoni Agirre alkatea eta Anartz Gandiaga Boroan. · ARGAZKIA · Amorebieta-Etxanoko Udala

Obra hau burutu arte, Boroan ez zegoen udal kolektorerik. Horrenbestez, etxebizitza bakoitzak bere putzu septikoa zuen, gero lurrera edota errekara isurketa eginez eta kiratsa sorraraziz batez ere euri gutxi egiten zuen sasoian.

Kolektore berriak guztira 2,5 km. inguru ditu. Boroako San Pedro auzoko ur zikinak batzen ditu eta Boroako enpresa parkean dagoen udal saneamendu kolektorera bideratzen ditu.  Era berean, Astepeko Hondakin Uren Araztegira bideratzen dira.

Saneamendu kolektorea egiteaz gain, eraikinak hargune partikularren bidez lotu dira eta lehen zeuden putzu septikoak kendu.

Lanak Construcciones Morgari esleitu zitzaizkion, 362.000 euro ingururengatik, kostua eta benetako egikaritze epea adostutakoaren araberakoak izan direlarik.

· Kaputxeko kolektorea · Bestalde, Udalak Kaputxe inguruan udal kolektore bat martxan jarri du, auzokideek zuten kezkari erantzun bat emanez eta inguruko etxebizitzen saneamendu urak behar bezala jasoz.

Hala eta guztiz ere, kolektorea egin nahi zuten norbanakoek konexio kostu handiei aurre egin behar zietenez, luzamendu bat eman zitzaien hargune partikularrak udal kolektorearen zati berrira lotu arte.

Emandako epea igaro denez, Udalak duela gutxi Kaputxeko ponpaketa putzua ekipatu du, beharrezkoa kota arazo batzurengatik, kolektorearen zati berria Urritxeko ponpaketa putzuarekin lotzeko.  Aipatu ekipamenduaren kostua 22.000 euro baino gutxiagokoa izan da.

Putzua ekipatzeko bulkada ponpa bi jarri dira, dagokion hornidura elektrikoarekin, baita telekomunikazio ekipo bat ere, sor daitezkeen alarma posibleen berri izan dezan Astepeko Hondakin Uren Araztegiaren ustiapena daraman adjudikaziodun enpresak eta baita Dudeako Hondakin Uren Araztegiarenak eta baita udal saneamenduko lehen mailako sarearen manentze-lanak. Gainera, instalazio honek bere burua garbitzeko sistema bat du, mantentze-lanen eraginkortasuna hobetzeko.

Publizitatea

Eduardo Gallo Banner

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu