BIZKAIKO TXAPELKETA · Durangaldeko zortzi bertsolarik parte hartuko dute Berrizen igandean hasiko den edizioan
Izaskun Ellakuriaga
Igandean, apirilaren 10ean, hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Berrizen. Bi fase izango ditu, udaberrikoa eta udazkenekoa. Apirila- maiatzean egingo den lehenengorako 56 bertsolarik eman dute izena eta horietako zortzi Durangaldekoak dira. Honako hauek:
Aitor Bizkarra – Abadiño
Beñat Romero – Zornotza
Peio Azkarate – Durango
Txaber Altube – Abadiño
Xabier Irakulis – Zornotza
Garikoitz Sarriugarte – Zaldibar
Ander Aldazabal – Zornotza
Igor Galartza – Abadiño
· NOBEDADEA: Ez dago eskualdeko txapelketarik · Berrikuntza nagusia izango du aurtengo edizioak. Orain arte udaberrian egiten ziren eskualdekako txapelketak ez dira egingo. Eskualde guztietan saioak egingo dira, baina izaera propioa izango dute. Lehen faserako izena eman duten bertsolariek beste plaza baten eta beste bertsokide batzuekin kantatzea egokituko zaie.
Apirilaren 10ean Berrizen hasi eta maiatzaren 22an Getxon amaituko da lehenengo fasea. Tarte horretan, guztira, bederatzi saio egingo dira. Beste saioak, hurrenez hurren honako hauek izango dira: Bermeo (apirilak 17), Erandio (apirilak 23), Ondarroa (apirilak 24), Derio (apirilak 30), Gueñes (maiatzak 7), Orozko (maiatzak 8), Arrigorriaga (maiatzak 14)
Udazkeneko fasea urritik aurrera egingo da.Puntuazinoaren arabera sailkatuko dira onenak udaberriko fasetik.. Guztira, 30 bertsolari lehiatuko dira. Baina lehenengo inoiz finalista izandako zenbat bertsolarik izena ematen duten kontutan hartu behar da. Finala, ohiko moduan, abenduan izango da.
Bertsolarien taldean ezezik, Bizkaiko Txapelketako lan arlo ezberdinetan Durangaldeko hainbat lagun dabil laguntzen. Hauxe da zerrenda; Asier Ibaibarriaga (Talde Antolatzailea), Ione Narbaiza (Talde Antolatzailea, Komunikazio Taldea), Amaia Ugalde (Komunikazio Taldea, Gai-Jartzaile Taldea), Itsaso Gangoitia (Komunikazio Taldea), Maite Berriozabal (Komunikazio Taldea, Gai-Jartzaile Taldea), Itxaro Juaristi (Gai-Jartzaile Taldea), Maider Arizmendiarrieta (Gai-Jartzaile Taldea), Alaitz Etxanobe (Epaile Taldea), Jon Jaio (Epaile Taldea) eta Miriam Juaristi (Epaile Taldea).
· Berrizko saioa · Apirilaren 10ean, Kultur Etxan, 17:30ean.
Bertsolariak
Saiorako sarrerak ordubete arinago saltzen hasiko dira. Prezioa: 3€ /2€ (bazkideak) / Doan (16 urtetik beherakoak)
Txapelketari buruzko informazio gehiago: www.bertsozale.eus