Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:35 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

EUSKARA · Euskaldun berriaren parkea izango du Iurretak

Mugalari

Iurretako Udaleko Udalbatzak, Euskararen Egunean, herrian Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zuen, 2016-2019 epealdirako. Aurreko urteetan bezala, Plana aurrera eramateko Udalak Euskararen Aholku Batzordearen eta Elhuyar Aholkularitzaren laguntza eta lankidetza izango ditu.

Euskararen Aholku Batzordeak urteko lehendabiziko batzarra egin du dagoeneko, urtean zehar martxan jarriko diren ekimenak adosteko eta antolatzeko:

 

  • «Udaleko langileen hizkuntza-ohituretan eragiteko eta euskara gehiago erabiltzeko, Aldahitz ikerketan parte hartzen ari da Udala (Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk bideratzen duten ikerketa)».

 

  • «Merkataritzan eta ostalaritzan eragiteko “Euskara betibizi” kanpainari jarraipena emango diogu».

 

  • «Kirolaren eremuan euskararen erabilera handitzeko batzarrak egingo ditugu, Kirol Elkarteetako ordezkariekin».

 

  • «Udaberrian, World kafe metodologia erabilita, ekitaldi berri bat antolatuko dugu Dantzari Auzunean, herritarrak sentsibilizatzeko eta euskara kalera ateratzeko».

 

  • «Euskaldun berriek egiten duten ahalegina aitortzeko, “Euskaldun berriaren parkea” izena emango diogu Belbileko orubean dagoen plazari».

 

Azkenengo puntu hau gaurko Udalbatzak onartu zuen aho batez. 2015ko abenduaren 3an, euskeraren egunean egindako adierazpenean, heldutan euskera ikastea erabaki duten pertsona guztieei aitortza erakusteko ,udalerriko parke edo kale Euskaldun berri izena jartzeko konpromisoa hartu zuen Udalak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu