Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:10 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

MARTXOAK 31 · Durangoko bonbardaketak utzitako aztarnak zineman ikusteko aukera

Izaskun Ellakuriaga

Durangoko bonbardaketako aztarnen ibilbidean oinarrituta, lehengo eta oraingo irudiekin osotuz, 1937ko Martxoaren 31ko gertakaria azaldu eta gogoratzeko balioko duen ikus-entzunezko laburra ekoiztu du Gerediaga Elkarteak. Ikus-entzunezkoa Cine Zugaza eta Arriolan ikusgai izango da ohiko filme emanaldien aurretik.

Martxoak 31

ARGAZKIA · Gerediaga Elkartea

Arriolan Aste Santuko emanaldietan eta hurrengo asteburuan emango dute, eta Gran Cinema Zugazan martxoaren 31n hasita. Berrizko Kultur Etxean apirilaren 8ko film emanaldian eskainiko dute. Sorginola gaztetxeak eta Sapuetxek ere bideoa zabaltzeko egitarau propioa antolatuko dute. Sorginola gaztetxean apirilaren 8an arratsaldeko 18:00etan antolatuko dute emanaldia eta osteko solasaldia. Sapuetxek oraindik zehazteko dauka.

Zortzi minutuko iraupena dauka eta bi bertsio ekoiztu dira: euskarazkoa, gaztelerazko azpitituluekin, eta ingelesez.. Zine aretoetan ezezik, sare sozialetan eta Gerediaga Elkartearen webgunean zabaldu da bideo laburra. Ikus-entzunezkoa Bideografik-ek ekoiztutakoa da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu