DURANGALDEKO TXISTULARI EGUNA · Bihar 70 musikari elkartuko dira Ermuan 61. edizioa ospatzeko
Izaskun Ellakuriaga
Urtero, martxoaren 19an, San Jose Egunaren bueltan ospatzen dute Durangaldeko txistulari eta txistuzaleek euren jai handia. Aurten Ermuan ospatuko dute, bihar. Bertako Alboka musika eskolak antolatuta 70 musikari inguru batuko dira.
Ekitaldi nagusia eguerdiko 13;00etan izango da Cardenal Orbe plazan. Alardea eskainiko dute txistulari guztiek Enrique Montero Alboka musika eskolako irakaslea zuzendari dela. Ekitaldian, gainera, Ermuko txistulari bi omenaduko dituzte: Alejandro Zubizarreta eta Emilio Pradera.
· Programa · Hauxe da alarderako aukeratu duten programa
1.- LUZAIDEKO DANTZAK I, III, IV Herrikoak/T. Agirregomezkorta
2.- BOLEROA Ezezaguna XIX m./ J. Ig. Ansorena
3.- POLKA XUMEA
4.- ZIRKOREN SONATATXOA J. Ig. Ansorena
5.- HAPPY MALLETS Harm Evers/Juanma Saez
6.- AUSPO JOTZAILEAREN AMETSA Pepe Andoain
7.- MUSKERRAREN BALTSA Kepa Junkera/X. Zabala
8.- HIRU DAMATXO J. Ig. Ansorena
9.- BERTSOLARIAK Enrique Aramburu
10.- HIRU ITSAS DOINU Jose Ig. Ansorena
11.- KONTRAPAS Xabier Lete/Jagoba Astiazaran
12.- BIRIBILKETEN POTPOURRIA Herrikoa/Xabier Zabala.
Zure publizitatea Mugalarin
BySilke.com