SOLASALDI DIALOGIKOA · Miren Agur Meabe “Kristalezko begi bat” liburuarekin ostiralean Durangon
Mugalarik ez dauka mugarik
Durangoko Andragunetik antolatutako ekitaldien artean, ostiral honetan, arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan Miren Agur Meabe idazlea izango da. Antolatutako Bizkaiko 5 emakume idazleren lanen inguruko literatur solasaldi dialogikoetan bosgarrena izango da.
Saioa irekia izango da. Miren Agur Meaberen “opera primatzat” jotzen duten «Kristalezko begi bat» liburua hartuko dute partaideek eskutan. Pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan idatzi omen du nobela hau, kristalezko ispilu berezi bati arretaz begira. Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna, hain zuzen. Oraintsu Amaia Gabantxok itzuli du eta «A glass eye» izenburupean argitaratu da. Egilea eta itzultzailea, Chicagoko Unibertsitatean, New Yorken, Nevadan eta Boisen izan dira liburua aurkezten.
Ostiraleko saioan, lanari buruz berba egiteaz gain, idazleak liburu pasarte batzuk ere irakurriko ditu.